Demokrazia: Jatorria, Ereduak eta Etorkizuneko Erronkak

Otras materias4,93 KB

Demokrazia greziar hitza da: demos (herria) eta kratos (boterea). Gizarte demokratikoetan, gehiengoaren ordezkariek baino ez dute gobernatzen. Demokrazia herriak legitimatutako ordena politikoa da. Ideia hau nahikoa da ordena soziopolitiko hori eta tradizioan, konkistatzeko eskubidean edo jainkoaren borondatean oinarritutako ordenak bereizteko, baina ez da aski herriaren subiranotasuna nola gauza daitekeen zehazteko.

Demokraziaren Oinarri Historikoak

Grezia Klasikoko Oinarria

K.a. VI. mendean, Atenasen, gobernua herritar guztien esku zegoen. Baina polisean jaiotako gizon askeak baino ez ziren herritarrak; hori dela eta, herritarrek zuzenean hartzen zituzten erabakiak, eta ez zuten ordezkaririk aukeratzen.

  • Komunitateen tamaina: Funtsezko desberdintasunetako bat da. Greziako komunitateak txikiak ziren, eta kide guztiek elkar ezagutzen zuten. Gainera, zaila zen gai publikoak eta pribatuak bereiztea.

Greziar eta Egungo Demokraziaren Antzak

Oinarrizko elementuak:

  • Argudiaketa arrazionala: Botere politikoa duenak herritarrek onartzeko moduko arrazoiak eman behar ditu.
  • Greziako polisean, funtsezko zeregina zuen gizarte hezkuntzak; izan ere, orduko demokrazian funtsezkoak ziren ondo prestatutako herritarrak.

Oinarri Errepublikanoa

Gaur egungo demokraziak bi mende baino ez ditu. Errepublikan, gobernariaren boterea guztien ongia lortu nahi duenean baino ezin da justifikatu; orduan onartuko baitute gobernatu guztiek gobernariaren boterea.

Demokrazia Ereduak eta Funtzioak

Demokrazia Babeslea: Kontrol Mekanismo Bat

James Madison eta Jeremy Bentham-en ustez, demokrazia da askatasuna ondoen babesten duen sistema politikoa, bereziki merkataritza-gizarteetan. Demokrazia eredu horri babeslea deritzogu; izan ere, horren arabera, gobernariak kontrolatzeko mekanismoa da demokrazia. Hauei ustez, gizakion jarrera egoistarena da, beraz.

Ordezkaritza Sistemaren Ezaugarriak

  • Botere banaketa
  • Ordezkaritzako sistema
  • Sufragio unibertsala
  • Botoa isilpean ematea
  • Aldizka hauteskundeak egitea
  • Hautagai politikoen arteko lehia askea
  • Gehiengoaren araua onartzea, gutxiengoen eskubideak errespetatuz

Demokrazia Parte-hartzailea

Gure demokraziek horrelaxe funtzionatzen dute. Egungo gizarteetan etsipena eta partaidetza nagusi dira politikan; beraz, herritarrek beste zerbait eskatzen diote demokraziari. Horrek ez du esan nahi gaur egungo gizarte handi eta konplexuetan zuzeneko demokrazia ezarri behar denik ere. Alde batetik, estatuak boterea deszentralizatu behar du; bestetik, gizarte-bizitzan eragina duten instituzioetan herritarren partaidetza sustatzen saiatu behar du: eskoletan, enpresetan, ospitaletan…

Askatasuna autodeterminazioa da. Herriaren partaidetzak politikagintzaren inguruan ulertzen lagunduko du.

Demokrazia Deliberatzailea

XX. mendeko 90eko hamarkadatik hona, hainbatek (Habermas, Rawls) esan dute demokrazia legitimoa izateko demokrazia deliberatzaile izaten saiatu behar dela.

Zer da Deliberazioa?

Gai bakoitzean dauden alde onak eta alde txarrak publikoki aztertzea da deliberazioa. Deliberazioan parte hartzen dutenek, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete gainerakoei, erabakiak hartu aurretik. Hain zuzen ere, deliberazio hitza latinezko libra hitzetik dator eta "balantza" esan nahi du. Politikan erabakiak hartzeko metodoa izan zen hasieran deliberazioa, baina gizabanakoek barne-gogoeta egiteko ere erabili izan dute gerora. Ekarpen hauek Edmund Burke eta John Dewey-k egindakoak dira, beste hainbaten artean.

Gehiengoen Osaketa Deliberazioan

Dewey-ren ustez, demokraziak ez du izan behar gehiengoaren arauaren aplikazio mekaniko soila. Aitzitik, gehiengoak nola osatzen diren aztertzea da garrantzitsuena. Hona hemen nola osatzen diren gehiengoak:

  • Erabakiak hartu aurretik eztabaida eginda.
  • Gainerakoek emandako arrazoi onak entzun, eta hasierako iritziak aldatuta.
  • Denen artean arrazoizko akordioak lortzen saiatuta. Guztien ongia lortzeko ahalik eta egokienak izan behar dute akordio horiek.

Demokrazia Deliberatzailearen Funtzioa

Habermasek esan bezala, deliberazioan argudioak erabiltzen dira jendea konbentzitzeko, eta ez manipulazioa edo hertsadura. Hain zuzen ere, aurretik aipatu bezala, taldeko erabakietan esku hartzen dutenek deliberazio eraginkorretan parte hartzeko duten aukera hartzen da kontuan demokrazia legitimoa den esateko.

Bateratzaileek diotenez, jendearen interesak pribatuan sortzen dira, baina publiko eginez batzen dira. Horrela sortzen da askoren erabakia, hauen ustez. Deliberatzaileek, berriz, kontrako iritzia dute eta gizartean sortzen direla interesak uste dute; hau da, lehentasunak publikoki aldatzeko metodo arrazionala da deliberazioa, eta ez lehentasunak bateratzeko metodoa.

Descargar

PDF Word HTML