Dante, Petrarka eta Boccaccio: Humanismoaren Hiru Zutabeak
Dante Alighieri: Humanismoaren Aitzindaria
Dante Florentzian jaio zen, XIII. mendearen erdialdean. Bere bizitzako gertakari nagusia 36 urte zituela Beatrice (9 urteko neskatoa) ezagutu izana da, bere bizitzako maitasuna izango zena. Humanismoaz kutsatuta, molde berriak erabiltzen hasi zen idazle hau.
Divina Comedia
Bere obra nagusia da. Poesian idatzia dago eta hiru zati nagusitan banatzen da: Infernuan, Purgatorioan eta Paradisuan. 9 zirkulutan banatuta, infernurako bidea azaltzen du; zirkulu horietan behera doala pertsona errealekin topatzen da. Maitasuna ageri den arren, guztiz idealizatuta dago.
Petrarka: Lehen Humanista Handia
Petrarka Arezzon jaio zen, XIV. mendean. Elizgizona zen eta lehen humanista handitzat jotzen da. Latinez eta Toscanako italieraz idatzi zuen.
Canzoniere
Bere obra nagusia da, 366 poemaz osatua. Amodioa da gai nagusia: Laurari eskainitako sonetoak dira, maitasun ezinduaren nahigabea eta eztitasuna ageri direnak. Petrarkak humanizatu egin zuen emakumea; idealizatuta agertzen den arren, emakume erreala da. Bilduma koherentea da eta, Petrarka elizgizon izanik, zeresan handia sortu zuen.
Giovanni Boccaccio eta Dekamerona
Giovanni Boccaccio Toscanan jaio zen, XIV. mendearen hasieran. Fiammetta izeneko emakume batez maitemindu zen gaztetan eta amodio hori izan zen bere obra askoren jatorria. Idazle oso jantzia zen; lan jasoak latinez idatzi zituen, baina Dekamerona italieraz idatzi zuen.
Dekamerona
- 100 ipuinez osaturiko liburua da, sarritan ipuin erotikoak bezala sailkatuak.
- Emakumea guztiz bereganatuta dago.
- Gai nagusia maitasuna izan arren, gizarte kritika ere egiten da.
- Hari nagusiko pertsonaiak hamar pertsona noble dira, baina ipuinetakoak era guztietakoak dira (errealak, asmatuak…).
Bildumako ipuinak garaikideak dira, idazleak momentuan asmatutakoak, eta hortik datorkio kutsu errealista berritzailea. Estilo dotorea du eta Boccacioren eragina handia izan zen ondorengo idazleengan. Aipatzekoa da Petrarkak Dekameronaren zati batzuk latinera itzuli zituela.