Komunikazio Estrategiak: Bozeramaile Teknikak eta Kudeaketa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,11 KB

Komunikazio Kabinetearen Funtzioak eta Eragina

Kabineteak informazio iturri espezializatu, aktibo, antolatu eta egonkorrak dira. Erakundeen eta pertsona publikoen barne eta kanpo komunikazioak bideratzen dituzte, irudi positiboa zabalduz eta iritzi publikoan eragina izateko asmoz. Hori lortzeko, eraginkortasuna eta etika uztartu behar dira, eta globaltasuna kontuan hartu.

Komunikazio Kabinetearen Organigrama

  • Komunikazio arduraduna (DIRCOM) - Bozeramailea: Komunikazio estrategia osoaren arduraduna.
  • Barne Komunikazioa: Parte-hartzea sustatu, barne buletinak sortu eta barne prestakuntza kudeatu.
  • Dokumentazio, Analisi eta Ikerketa Saila: Informazioa bildu, aztertu eta ikerketak burutu.
  • Kanpo Komunikazioa:
    • Hedabideekiko harremanak.
    • Gizarte harremanak.
    • Marketina eta publizitatea.

Eten Digitala

Eten digitala IKT-ekiko (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) sarbidean dauden desberdintasunak neurtzen dituen terminoa da. Desberdintasun horiek gazteen eta adinekoen, herrialde aberats eta txiroen, edota hiri eta landa eremuen artean eman daitezke. Faktore eragileak askotarikoak izan daitezke: analfabetismoa, pobrezia, teknologiaren zaharkitzea, etab.

Bozeramaileen Trebakuntza

Bozeramaileen trebakuntza ikasketa prozesu bat da, bakoitzaren gaitasun komunikatiboak garatzea helburu duena. Helburua pertsonaren mezua modu argi, natural, logiko eta sinesgarrian aurkeztea da.

Erretorika, Oratoria eta Komunikazio Eraginkorra

Erretorika

Erretorika komunikazioa sistematizatu nahi duen diziplina da, heziketa humanistikoaren gakoa izanik. Ongi hitz egitearen eta idaztearen artea da, eta bere helburu nagusia pertsuasioa da. Erretorikak etika, historia eta poetikarekin harreman estua du. Prozedura oratioaren (hitzaldiaren) artea da, eta diziplina eraldatzailea da.

Oratoria

Oratoria dotoreziaz eta elokuentziaz hitz egiteko gaitasuna da. Hizlariak prestakuntza kulturala, oreka psikologikoa eta koherentzia islatu behar ditu. Umorea, sentimenduak eta literatura baliatzea garrantzitsua da.

Pertsuasioa

Pertsuasioa erretorikaren helburua da. Hizlariarentzako garrantzitsuak diren balioak identifikatzea lortu behar da. Horretarako, hizlariaren sinesgarritasuna, entzuleekin lotutako adibideak eta argudioen indarra funtsezkoak dira.

Dialektika

Dialektika tesia egiaztatzeko ahalmena da, argudioen bitartez. Argudioen hurrenkera eta erabilera zehatza eskatzen du. Hizlariak hartzailea mintzakidetzat hartu behar du.

Poetika

Poetika literatur hizkuntza aztertzen du. Hartzaileak gozatzea du helburu, sentimenduak aktibatu eta erreakzioak sortuz. Metafora eta hiperbolea bezalako baliabide erretorikoak erabiltzen ditu.

Tenorearen Garrantzia

Hizlari on batek honako ezaugarri hauek izan behar ditu: entzuten jakitea, zintzotasun intelektuala, umiltasuna, autokritika zintzoa, hobetzeko borondatea, gogobetetasuna eta planteamenduen sendotasuna.

Diskurtsoaren Egitura: Inventio, Dispositio, Elocutio, Memoria eta Actio

Inventio

Inventio fasean sormena eta irudimena dira gakoak. Gaia ongi ezagutu eta aztertu behar da, argudio eta ideiak bilduz, eta irudi baliabideak metatuz. Horretarako, "inventio orria" erabil daiteke.

Dispositio

Dispositio fasean osagaien hurrenkera zehazten da, diskurtsoaren egitura antolatuz. Pertsuasioarekin lotura zuzena du. Hiru atal nagusi ditu: sarrera (jakin-mina pizteko), garapena (tesia azaltzeko, argudio arrazional eta emozionalekin) eta amaiera (indartsua, distiratsua eta pertsonala).

Elocutio

Elocutio fasean argudioak indartu behar dira, poetika erabiliz eta gozamena eskainiz. Diskurtsoari emango zaion formarekin lotuta dago. Adierazgarritasuna da helburua, eta horretan poetika lagungarria da. Gauzak argi, zehatz, zuzen eta labur esan behar dira.

Memoria

Memoriaren bitartez, hizlariak bi gauza landu behar ditu: diskurtsoa gogoratzeko bideak finkatu eta hartzaileari hizketa gogorarazteko formulak erabili. Memoria aktibatzeko faseak: informazioa jaso, buruan gorde eta gogoangarri bihurtu. Bi noranzko izan behar ditu. Eslogana laburra eta zehatza izan behar da. Testua aireratzeko hiru aukera daude: testua irakurri, buruz ikasi edo gidoi baten laguntzaz inprobisatu.

Actio

Actio egitekorik garrantzitsuena da, "nola esan" funtsezkoa baita. Hitzaldiaren antzezpena da. Kontuan izan behar dira hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Erretorika menderatzea ezinbestekoa da. Hitzezko komunikazioan, intentsitatea, tonua, intonazioa, isiluneak, ebakera, azentuazioa eta lastertasuna zaindu behar dira. Hitzezkoak ez direnean, naturaltasuna, keinuak, janzkera, begirada eta ekarmena zaindu behar dira. Prestakuntza eta pertsuasioa landu behar dira, logika eta ideien arrazoiak erabiliz. Naturaltasuna funtsezkoa da, antzezpenik gabe.

Komunikazio Tresnak: Prentsa Agiria, Prentsaurrekoa, Elkarrizketa eta Tertuliak

Prentsa Agiria

Prentsa agiria informazio iturriek hedabideei bidaltzen dieten idatzizko adierazpena da, gaurkotasunezkoa. Bertan, igorlearen ikuspuntua azaltzen da, argitaratzeko asmoz. Gaur egun, sinesgarritasun gutxi dute. Arrakasta izateko: argia, zehatza eta laburra izan behar du, gai interesgarria landu, aurkezpen txukuna izan, hedabide guztietara zabaldu eta hedabide bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira.

Prentsaurrekoa

Prentsaurrekoa informazio iturriek informatzeko deitutako bilera da, gaurkotasunezko gaiak jorratzeko. Kazetariei dei egiten zaie, edozein euskarritakoak izan daitezkeelarik. Bilerak ez dira irekiak. Arrakasta izateko: kalitatea zaindu, ez diskriminatu, deialdi egokia egin, erraztasunak eman, sintesi ahalmena erakutsi, multimedia aurkezpenak erabili, galderen tartea prestatu eta jarraipena egin behar da.

Elkarrizketa

Elkarrizketa kazetari eta bozeramaileen arteko harreman zuzena da, eta komunikazio teknika eraginkorrena. Kazetariak sakon galdetzen du, galdera-erantzun teknika erabiliz, gaurkotasunezko gai bati buruz. Genero zaila da kazetariarentzat. Bozeramaileak egoera guztiei aurre egiteko prest egon behar du. Arrakasta izateko: aldez aurretik prestatu, hedabidearen ezaugarriak kontuan hartu, jarrera irekia izan, kazetaria profesionala dela ulertu eta inpartzialtasuna erakutsi behar da.

Tertuliak

Tertuliak ikus-entzunezko hedabideek antolatzen dituzten programak dira, gaurkotasuneko gaiak aztertzeko. Albistegien ondoren emititzen dira. Tertuliakideak ez dira hedabideko kazetariak, kanpotik kontratatutako kolaboratzaileak baizik. Interpretazioa, analisia eta iritzia lantzen dituzte. Hiru helburu nagusi dituzte: ikuskizuna, autoelikadura eta zerbitzu publikoa. Prestakuntza hobetzeko tresna ona da. Aholkuak: parte-hartzeak prestatu, gai-zerrenda aurretik ezagutu, dakizunaz soilik hitz egin, arreta mantendu, besteen jarduna errespetatu eta elokuentziaz amaitu.

Bozeramaile Onaren eta Txarraren Dekalogoak

Bozeramaile Onaren Dekalogoa

  1. Argi eta zehatz adierazi.
  2. Ideiak sinplifikatu.
  3. Analisia eta iritzia tartekatu.
  4. Zarata desatseginik ez sortu.
  5. Garrantzitsuena ongi definitu.
  6. Adibideak eman.
  7. Zifra gutxi erabili.
  8. Lasaitasuna helarazi.
  9. Ezusteak aurreikusi.
  10. Gaia ongi ezagutu.

Bozeramaile Txarraren Dekalogoa

  1. Kazetariei arreta ez eskaini.
  2. Erantzunak gaizki eman.
  3. Kazetari berriak gutxietsi.
  4. Kazetari batzuk larrutu besteen aurrean.
  5. Hedabideetako goi-nagusiekin bakarrik hitz egin.
  6. Informazioa eta publizitatea nahastu.
  7. Intolerante eta zorrotza izan.
  8. Asko kexatu.

Krisialdien Kudeaketa Komunikazioan

Krisia

Krisia erakundearen oreka, irudia edo kohesioari mehatxu egin eta etorkizuna arriskuan jar dezakeen unea da. Egoera iragarria edo iragarrezina izan daiteke, naturala edo probokatua, agerikoa edo ezkutukoa. Nolanahi ere, beti behar da komunikazio estrategia egoki bat, erakundearen irudia ez kaltetzeko, kaltea saihestezina bada ahalik eta txikiena izan dadin, efektu kaltegarriak saihesteko (barne eta kanpo harremanetan) eta, ahal bada, egoera positiboan bihurtzeko. Ondo jokatzeko, azkartasuna, zintzotasuna, ahots bakarra eta profesionaltasuna funtsezkoak dira.

CIV (Crisis Impact Value) Indizea

CIV indizeak krisiaren eragina neurtzen du. Zenbat eta handiagoa izan krisiaren intentsitatea, orduan eta arreta handiagoa piztuko du komunikabideetan, erakundearen ohiko martxa gehiago kaltetuko du, erakundearen irudi ona gehiago kaltetuko du eta erakundearen oinarriak gehiago jarriko ditu kolokan.

Porrotaren Arrazoiak Krisialdietan

  • Errealitatea ukatu.
  • Ondorioak gutxietsi.
  • Iturri fidagarriak mespretxatu.
  • Internetaz ahaztu.
  • Informazioa tantaka eman.

Krisialdiak Ongi Bideratzeko Gakoak

  • Egoeraren azterketa egin.
  • Komunikazioa zentralizatu.
  • Helburuak ezarri.
  • Gezurra alboratu.
  • Bizkor ibili.
  • Intentsitatearen arabera jardun.
  • Balantze zintzoa egin.

2.0 Bozeramailea

2.0 bozeramailea Internetek eskaintzen dituen aukera guztiez baliatzen da informazioa igortzeko eta jasotzeko, feedback-a erabiliz. Eredu berri bat sortu da, non helburua komunitate parte-hartzaile bat sortzea den, edukiak partekatuz. Hori lortzeko, komunikazioak beti helburu bat izan behar du, webguneak sinpleak eta erabilerrazak izan behar dira, edukiak pertsonalizatzeko aukera eman behar da eta sare sozialekin lotura izan behar dute.

2.0 Bozeramailearen Abantailak

  • Komunikazioa hobetu.
  • Kostuak murriztu.
  • Informazioa pertsonalizatu.
  • Komunikatzeko modu berriak sortu.
  • Dokumentazioa errazago artxibatu.