Botere politikoaren jatorria, zilegitasuna eta teoriak

Otras materias8,65 KB

Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna

1. Jatorria eta zilegitasun-kontzeptuak

Jatorriari buruz ari garenean, horren historiari buruz ari gara. Botere politikoak zer jatorri duen aztertzeko, gobernatuak eta gobernariak argi banatuta zeuden lehen giza komunitateak nola eta zergatik sortu ziren aztertu behar dugu. Hau aztertuz, gizartearen borondatea norbaitek bortizki ezartzean sortu zela ikusten dugu. Nietzschek esan zuenez, errealitate politikoa ulertzeko kontuan izan behar dugu erresumak indarkeriaren bidez sortu zirela.

Legitimotasuna edo zilegitasuna ez dira jatorriaren sinonimoak. Gauza batek jatorri bat izateak ez du esan nahi gauza hori ona ala txarra denik, hots, gauza horrekin jarraitzeko eta hobetzeko komenigarria denik. Balorazio horri legitimatzea deritzo. Adibidez: araudi bat onuragarria den ala ez galdetzean, kaltegarria izango balitz, araudi horren desagerpena aztertzea izango litzateke araudi hori legitimatzea.

Legitimatze horretan irizpideak behar ditugu "beredikto" bat lortzeko. John Lockeren hitzetan, botere politikoa legitimoa den jakiteko, dagokion funtzioa ongi betetzen duen galdetu beharko genuke.

Jatorriaren eta zilegitasunaren arteko konbinazioak

Jatorriaren eta zilegitasunaren arteko lau konbinazio egon daitezke, instituzio desberdinetan oinarritzen direnak:

  • Jatorri eta legitimotasun positiboak: Hainbat instituzio mota honetakoak dira: familia, merkataritza... Egoera jakin batzuen legitimotasuna jartzen da batzuetan zalantzan, baina, hala ere, gutxitan jartzen da instituzio hori bera zalantzan.
  • Jatorri positiboa baina legitimotasun negatiboa: Konbinazio hau adibide erraz baten bidez azaldu daiteke. Herriko festek jatorri positiboa izan dezakete, baina jendeak alkohola edan eta deskontrolatzen bada, herrian desordena nagusituz, ez litzateke legitimotzat hartuko.
  • Jatorri negatiboa baina legitimotasun positiboa: Indarkeriaren bidez sortu daiteke, baina hala ere legitimotzat hartzen dira. Gauza bat indarkeriaren bidez eskuratu arren, geroago legeak betetzen dituzten instituzioak dira.
  • Jatorri eta legitimotasun negatiboak: Indarkeriaren bidez sortutako instituzioak dira. Ohiko irizpideak kontuan hartuz, jatorri eta zilegitasun negatiboak dituzte: esklabotza, mafiak, besteak beste. Instituzio hauek baztertu egiten dira normalean.

2.1. Gizartearen antolaketa-moduak

Gizarte bakoitzak antolaketa mota bat dauka, hots, jokabide-arau multzo jakin bat. Historian zehar, antolamendu-mota sinpleenetatik konplexuagoetara joan dira garatzen. Funtsean, lau motatan banatu ditzakegu:

  • Tribala: Komunitate txikiak dira, familia-loturak dituzte kideen artean, eta bizi-iraupen oparo eta luzea lortzeko, beste tribu batzuekin lotzen dira. Iraupeneko ekonomia dute gehienetan, baina batzuetan, baliabideak lortzeko arazoak izan ditzakete. Monarkia edo aristokrazia batean oinarritzen da erregimen politiko honen legitimotasuna.
  • Esklabista: Antolamendu hau izateko, komunitate handia sortu behar da, eta gerran egon behar da konstanteki bere funtsezko ekoizpena egiten duen jendea lortzeko, hots, esklaboak. Monarkia (inperio) batean oinarritzen da erregimen politiko honen legitimotasuna.
  • Feudala: Erdi Aroan garatu zen antolaketa-mota hau. Ordena politikoa eta babes militarra ezartzen duten jauntxoek gobernatzen dute, eta jauntxo horiek errege baten menpe egoten dira. Funtsean, ekonomia nekazaritzan oinarritzen da. Monarkia batean oinarritzen da erregimen politiko honen legitimotasuna.
  • Modernoa: Industrian eta merkataritzan oinarritzen da, eta estatu nazionala da antolaketa politikoaren punta. Gaur egungo estatu modernoek daukate antolaketa-mota hau, demokrazian oinarritzen dena.

Estatu modernoan da gizartea antolatzeko modu nagusia, baina ez bakarra (familia, elizak...).

Estatuaren definizioa Max Weberren arabera

Estatua, Max Weberren hitzetan: "lurralde jakin batean menderatze-tresna gisa legezko indarkeria monopolizatzea lortzen duen erakundea da". Bi ezaugarri nagusi ditu:

  • Erakunde politikoa da, inpertsonala eta subiranoa. Estatuak bakarrik dauka hainbat gai arautzen dituzten legeak aldarrikatzeko eskumena: zergak, eskubideak...
  • Boterearen egitura bateratua du. Egitura horrek legitimoa izan nahi du, eta horretan jarraitzen du gobernariak aldatu arren. Burokraziaren (gai publikoak kudeatzeko sortutako erakunde hierarkikoa) bidez gauzatzen da, funtzionarioek egiten duten lanarengatik.

2.2. Menderatzea eta legitimizazioa

Estatu batean aginte bat behar da gizartearen jokabidearen gain eragiteko eta jokabide horiek beteko direla bermatzeko. Aginte hori gizarte osoak onartu behar du; gizarteak aitortu behar die gobernariei haien nahia inposatzeko boterea eta eskubidea. Hori da legitimazioa. Eta legitimazioa hiru menderakuntza-bideren bidez lor daiteke:

  • Karismatikoa: Liderraren ezaugarrietan du legitimazioak oinarria. Egitura txikia eta ezegonkorra du, baina jarraitzaileek babesten dute liderrak ezartzen duen boterea.
  • Tradizionala: Ohiturek bermatzen dute agintea. Legegilearen mendekoek nolabaiteko autonomia dute.
  • Arrazionala/legala: Gaur egungo gizarte pluralistetan, agintea legezko prozeduren bidez justifikatzen da. Burokraziaren bidez dago antolatua (aginte formala erakunde hierarkikoaren gailurrean dago).

3. Botere politiko mota nagusiak

Aristotelesek erregimen politikoak bi irizpideren arabera sailkatu zituen: gobernari kopurua eta gobernuak gizarteari egiten zion mesedea. Bigarren irizpide hori zen zilegitasuna Aristotelesentzat.

“Herri bakoitzaren egoera historiko eta sozialen arabera aukeratzen zen hiru erregimen legitimoetatik bat edo bestea. Hiru horiek ondo konbinatzearen ondorioa da gobernatzeko modurik onena.” — Aristoteles
Gobernari kopuruaErregimen politiko legitimoaErregimen politiko ustela
Bakarra (1)MonarkiaTirania
BatzukAristokraziaOligarkia
Gizarte guztia (teorian)DemokraziaDemagogia

4. Gizarte-hitzarmenaren teoriak

Gizarte-hitzarmenak pertsonen hasierako egoera deskribatzen du: naturazko egoera. Eta hortik hasita, estatuaren eta gizartearen beharra azaltzen du. Teoria hauen helburua herritarrek estatua onartzea justifikatzen duten arrazoiak ematea da. Gizarte-hitzarmeneko hiru ikuskera nagusi daude: eredu indibidualista, libertarioa eta unibertsala.

  • Eredu indibidualista (Thomas Hobbes): Honek dionez, egoera naturalean denak denen aurkako borrokan gaude, askatasun eta eskubide mugagabeak edukiz; hots, gizakia maltzurra da eta horren ondorioz kaosa sortzen da. Gizarte-hitzarmena egitean, gizarte guztia ados egongo litzateke subirano baten alde egotearekin, subirano hori estatu horretako pertsona boteretsuena bilakatuz. Estatua sortzean, helburu batzuk finkatu ziren: bakea, ordena eta segurtasuna bermatzea. Thomas Hobbesen eredua ez zen batere ondo barneratu Ingalaterran (monarkia bazen ere), Hobbesen ustetan herriak ematen ziolako zilegitasuna, ez Jainkoak.
  • Eredu libertarioa (John Locke): Gizakia askea eta ez-alienatua da, berezko eskubideak izanik: bizia, askatasuna eta jabetza, besteak beste. John Lockeren esanetan, bi hitzarmen lortzen dira estatua sortzean: herritarren artekoa eta herritarren eta gobernarien artekoa. Hitzarmen horren helburua gizabanako bakoitzak justizia bere esku har dezan eragoztea da, estatu babeslea sortuz. Estatu mota honen adibide garbi bat AEB litzateke; Independentzia Deklarazioan Lockeren pentsamenduaren trazak aurki daitezke.
  • Eredu unibertsala (Jean-Jacques Rousseau): Rousseauek esaten zuen hitzarmenaren aurretik gizakien artean berdintasuna zegoela, baina bizirik irauteko arazoak zeudela eskubiderik gabeko mundu horretan. Eredu indibidualistan bezala, herritar guztien artekoa da hitzarmena, baina kasu honetan komunitatearen alde da, ez subiranoaren alde. Hitzarmen horren helburuak dioenez, estatua denen nahiaren adierazpena da, denen onura bilatzeko helburuarekin.

Ikusi daitekeenez, gizarte guztietako pertsonek gizarte-hitzarmenak egiten dituzte, pertsona guztiek eskubide eta askatasun berberak edukitzeko, bizi-iraupena handitzeko eta erosoago bizitzeko.

Descargar

PDF Word HTML