Botere Politikoaren Jatorria eta Kulturaren Azterketa
Botere Politikoaren Jatorria eta Legitimazioa
Botere Politikoaren Jatorria eta Indarkeria
Botere politikoaren jatorria aztertzean, indarkeriaren eta zilegitasunaren arteko harremana azpimarratzen da. Hainbat kasu azter daitezke:
- Zilegitasun-jatorri ez-legitimoak: Melisa, Franco, Hitler.
Gizarte Antolamenduaren Eboluzioa
Gizakiok orden soziala ezartzeko garatutako egiturak:
- Tribala: Talde txikiak, familia loruetatik abiatuta egituratuak.
- Esklabista: Komunitate handiak, funtsezko ekoizpena esklabuen esku.
- Feudala: Ordena politikoa eta babes militarra jauntxoaren esku; ekonomia nekazaritza eta morrontza harremanetan oinarrituta.
- Modernoa: Industria eta merkataritzan oinarritutako politika antolaketa.
Estatu Modernoaren Ezaugarriak
Estatu modernoak bi ezaugarri nagusi ditu:
- Boterearen Monopolioa: Erakunde politiko inpertsonala eta subiranoa; boterearen egitura bateratua.
- Menderatzea eta Legitimazioa: Gizarteak agintari bat onartu behar du; horri legitimazioa deritzo. Hiru menderatze prozesu daude: karismatikoa, tradizionala eta legala.
Arau Motak eta Politikaren Legitimazioa
Hiru arau mota nagusi bereizten dira:
- Arau moralak.
- Zuzenbidezko arauak (lege politikoak).
- Gizarte-usadioak (ohiturak).
Politika legitimatzeko argudioak:
- Argudio teologikoak (Erdi Aroan).
- Argudio naturalistak (Erlauntza).
- Argudio funtzionalistak.
Botere Politikoaren Motak (Aristotelesen Ikuspegia)
Gobernuak denei edo gizarte atal bati egiten zion mesedeari begira:
- Bakarra: Tirania.
- Taldea: Oligarkia.
- Kide gehien: Demagogia.
Kultura Azterketa
Kulturaren Definizioa eta Osagaiak
Kultura (E. Tylorren arabera): Gizakiak ingurune fisiko eta sozialera moldatzeko sortutako guztia da; moldatzeko modua eta historian zehar egindakoaren emaitza.
Kultura bi motatan banatzen da:
- Kultura materiala: Tresnak.
- Kultura mentala: Ohiturak eta sinesmenak.
Azpikultura eta Kontrakultura
Hiru talde mota bereizten dira:
- Hiritribuak: Pasiofistak, familiaren laguntzarik gabe beste lider bat bilatzen dutenak etxe kanpoan.
- Gizarteari erasotzen dioten taldeak: Biolentziaren bidez gizartearen ezegonkortasuna bilatzen dutenak.
- Gizarte talde alternatiboak: Aktiboak diren bilerak eta plataformak.
Kultura Ugariaren Aurrean Hartu Beharreko Jarrerak
Kultura aniztasunaren aurrean hiru jarrera nagusi daude:
- Etnozentrismoa: Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea. Bi ondorio nagusi ditu: beste kulturak ulertzeko eza eta norberaren taldearekiko kohesio sentimendu gogortzea. Horren ondorioz, bi jarrera hartzen dira: paternalismoa eta inposaketa.
- Kultura-erlatibismoa: Tolerantzia etnozentrismoa baino hobea da, baina muga asko ditu (adibidez, Arrazakeria, kulturak ez nahastea, kultura-paralisia).
- Kulturartekotasuna: Beste kulturekiko errespetuan oinarritzen da, kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen baititu. Helburuak hauek dira:
- Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
- Kulturen arteko harremanak ulertzea.
- Kulturen arteko elkarrisketa sustatzea.
- Munduko arazoei konponbidea bilatzea elkarlanean.