Bioteknologia eta Ingeniaritza Genetikoa: Gako Nagusiak

Biología2,8 KB

Geneak banan-banan manipulatzea

9.1. Bioteknologiaren tresnak

  • Ebakitzekoak: Errestrikzio-entzimak, ADNa modu berezian puskatzeko.
  • Itsastekoak: ADN zatiak elkartzeko.
  • Kopiatzekoak: Plasmidoak, ingeniaritza genetikoan bektoretzat erabiltzen direnak.
  • Eraldaketa: ADN kantitate txikietatik kantitate handiak lortzeko prozesua.

9.2. Bioteknologia: Proteinen fabrikazioa

1975ean ingeniaritza genetikoa produktu komertzialak lortzeko erabiltzen hasi zen, eta industria berri bat sortu zen: Bioteknologia.

Merkaturatutako lehen produktua giza intsulina izan zen; honi esker, diabetikoek txerri eta behietatik ateratako intsulinak erabiltzeari utzi zioten. Industria farmazeutikoaren beste proteina errekonbinante batzuk:

  • Giza interferona: Esklerosia tratatzeko.
  • Hazkundearen hormona: Nanismo hipofisiarioa tratatzeko.
  • ADN polimerasa I proteina.
  • Txerto errekonbinanteak: Adibidez, B hepatitisarena.

9.4. Bioteknologia: Transgenikoak

Bioteknologiaren abantaila nagusia hobekuntza genetikoa da, espezie baten barruan beste espezie baten gene bat sartzeko aukera ematen baitu.

  • Organismo transgenikoak (GEO): Beste espezie baten gene bat (transgenea) sartuta genetikoki eraldatu diren organismoak dira.
  • Lortutako adibideak: Bakterio superdegradatzaileak (petrolio-orbanak garbitzeko), plastiko biodegradagarriak sortzen dituzten bakterioak eta izurriteen aurkako landareak.

Oharra: Organismo transgenikoek arazoak ere sortzen dituzte.

9.5. Bioteknologia: Zelula amak eta klonazioa

Zelula amak zelula ez-diferentziatuak dira, eta beste ehun mota batzuen zelula bihur daitezke (bihotzekoak, larruazalekoak...). Zelula ametatik giza gorputzaren gainerako zelulak lor daitezke.

Zelula ama motak:

  • Zelula ama enbrionarioak: In vitro ernalketetan sobera geratutako enbrioietatik ateratzen dira. Arazo etikoak sortzen dituzte.
  • Zilbor-hesteetatik edo helduengandik ateratakoak: Ez dute arazo etikorik.
  • Induzitutako zelula amak: Larruazaleko zelula helduetatik lortzen dira.

Zergatik erabiltzen da birusa?

Birusek zelulak kutsatzeko ahalmen handia dute, beren material genetikoa (normalean kaltegarria) sartzen dutelako. Birusaren material genetikoaren ordez zelulak behar duen materiala jartzen badiogu, birusa mezulari aparta izango da.

Azkenik, klonak izaki bizidunen kopia berdin-berdinak dira.

Descargar

PDF Word HTML