Biologiaren Oinarriak: Zelula, Ugalketa eta Osaera Kimikoa

Biología4,18 KB

1. Bizidunen Funtzioak: Erantzuna eta Mugimendua

1.1. Landareen Erantzunak

  • a) Nastiak: Hostoetan eta sustraietan gertatzen diren mugimenduak.
  • b) Tropismoak: Zurtoinetan eta sustraietan gertatzen diren mugimenduak.

1.2. Animalien Erantzunak

  1. Mugimendua:
    • Borondatezkoa (oinez ibili, igeri egin, etab.).
    • Borondatezkoa ez dena (arnasa hartu, digestioa, etab.).
  2. Substantzien ekoizpena: Guruinen eginkizuna da.

Nerbio Sistema: Estimuluen Bidea

Barruko edo kanpoko estimuluak → Errezeptoreak → Nerbio Sistema → Efektu eragilea → Muskuluak edo Guruinak

2. Ugalketa

2.1. Sexugabeko Ugalketa

Ez dira bi ugal-zelula elkartzen; zatiketa bidez gertatzen da.

  1. Erdibitzea: Zelularen nukleoa bikoiztu egiten da.
  2. Gemazioa: Zelula amari konkor bat ateratzen zaio, eta handik nukleo berri bat sortzen da.
  3. Esporulazioa: Zelula amaren nukleoa zatitzen da.

2.2. Ugalketa Sexuala

Bi ugal-zelula elkartzen dira. Hiru fasetan bereizten da:

  1. Gametoa sortzea.
  2. Gametoak bateratzea (Ernalketa).
  3. Enbrioiaren garapena.

3. Zelula: Egitura eta Funtzioak

3.1. Teoria Zelularra

XIX. mendean Schleiden eta Schwann zientzialari alemanek plazaratu zuten:

  • Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
  • Bizidunen bizi-funtzioak zelulek osatzen dituzte.
  • Zelula orok beste zelula batean du jatorria, eta bizidun orok zelula batean.

3.2. Landare eta Animalia Zelulak

Zelula eukariotoak dira, baina badituzte berezitasunak:

  • Landare zelulek: Zelula-mintza inguratzen duen pareta, bakuolo handiak eta kloroplastoak dituzte.
  • Animalia zelulek: Mintz malgua, bakuolo txikiak eta ez dute kloroplastorik.

3.3. Organulu Zelularrak

Zelula Mintza
Lipidoz eta proteinaz osatua. Zelula kanpo-eragileetatik babesten du eta substantzien arteko trukea ahalbidetzen du.
Zitoplasma
Hialoplasmaz osatuta dago. Erreakzio kimikoak bertan gertatzen dira.
Erribosomak
Lenteja formakoak dira eta proteinak sortzen dituzte.
Endoplasma-Erretikulua
Erribosomak sortutako proteinak bildu eta zelulan zehar banatzen dituzte.
Lisosomak
Digestioaz arduratzen dira eta digestioan sortutako substantziak bakuoloetara eramateaz.
Golgi Aparatua
Gluzidoak sortzen dituzte.
Mitokondriak
Babarrun formakoak. Arnasketa zelularraz arduratzen dira.
Kloroplastoak
Landare zeluletan bakarrik daude. Fotosintesiaz arduratzen dira.
Zilio eta Flageloak
Mugitzeko luzakin batzuk dira.
Nukleoa
Zelularen kontrol-zentroa da eta bertan kokatzen da informazio genetikoa.

3.4. Zelula Motak

  • Prokariotoak: Zelula primitiboak. Zelula-mintza eta zitoplasma badituzte, baina ez dute nukleo definiturik.
  • Eukariotoak: Ondo garatutako zelulak dira. Nukleoa ondo definitua dute.

4. Bizidunen Osaera Kimikoa

4.1. Substantzia Inorganikoak

  • Ura: Bizidunen funtsezko osagaia, zelulen barruko substantzia.
  • Gatz mineralak: Bizitzako prozesu kimikoetan parte hartzen dute.

4.2. Substantzia Organikoak

  • Proteinak: Biruetatik babesten gaituzten antigorputzak (adibidez).
  • Gluzidoak: Zelulen energia ateratzeko eta zelularen osaeran parte hartzeko erabiltzen dira.
  • Lipidoak: Energia gordailu gisa funtzionatzen dute.
  • Bitaminak: Bizidunen organismoak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak dira.
  • Azido Nukleikoak (ADN eta ARN): Zelulen funtzionamendu eta garapenerako. Informazioa bildu eta gordetzen dute.

Descargar

PDF Word HTML