Bihotzekoa eta Giltzurrun-funtzioa: Osasun Gida
Bihotzekoa
Zer da?
Bihotz-muskuluaren zati batek behar duen odola jasotzeari uzten dio, odol-baso bat buxatuta dagoelako. Ondorioz, bihotzeko ehun hori hil egiten da.
Kausak eta arrisku-faktoreak
Odol-basoaren diametroa txikitu egiten da ateroma-plaken (lipidoz osatutako gordailuak) ondorioz. Odol-koagulu batek basoa buxatzen duenean, oxigenoa ez da bihotzera iristen.
Arrisku-faktore nagusiak:
- Kolesterol altua
- Sedentarismoa
- Tentsio altua
- Gizentasuna
- Tabakoa
- Estresa
Tratamendua
Antikoagulatzaileak, gatzik gabeko dieta, kirola, tabakoa uztea eta, oro har, bizitza osasuntsua izatea.
Gernuaren sorrera eta iraitz-aparatua
Giltzurrunen funtzioa
Giltzurrunen funtzioa odola iragaztea da, substantzia toxikoak eta hondakinak gernuaren bidez kanporatzeko. Prozesu hau gernu-aparatuaren eta sistema zirkulatorioaren elkarlanari esker gertatzen da:
- Odol zikina zainetatik giltzurrunetara iristen da.
- Giltzurrunetan iragazi eta arterietatik garbi bueltatzen da bihotzera.
- Hondakinak uretan disolbaturik kanporatzen dira.
Izerdi-guruinak
Larruazalaren azpian daude eta odola iragazten dute, gatz mineralak bezalako substantziak garbituz. Iraizketan laguntzen dute, baina ezin dituzte giltzurrunak ordezkatu. Gainera, termoerregulazioan laguntzen dute.
Giltzurrun-eskasia
Zer da?
Giltzurrunek odola iragazteko ezintasuna dutenean gertatzen den gaixotasuna da. Odolean toxinak pilatzen dira eta, tratatzen ez bada, heriotza eragin dezake.
Kausak
Odolean agertzen diren proteina gehiegi, kolesterol altua, hipertentsioa eta diabetesa dira kausa nagusiak.
Tratamendua
Giltzurrun-transplantea eta, bitartean, dialisiarekin odola artifizialki garbitzea.