Bertsolaritza moldeak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
euskera con un tamaño de 11,12 KB
Aditzondoak adizlagun batek bete dezakeen funtzio bera betetzen du, baina inolako erlazio-atzizkirik gabe. Sailkapen ezagunena hauxe da. 1 Sailkapen formala: bakunak,eratorriak(ki,ka,roto,rik)elkartuak, adond gisa erabilitako beste hitzak,esaera adberbiala. 2 Sailkapen semantikoa: Denborazkoa, lekukoa, moduzkoa, maila aditzoina eta zenbatekoa, iritzi aditzondoak.
Xaribariak ohiturazko komediatxoak dira, astolarrasterrak izenarekin ere ezagutzen dira. Erdi aroko drama satirikoen antzekoak dira. Argumentutzat herriko gertakari eskandalagarriak hartzen dituzte eta aire zabalean antzezten dira. Erru edo hutsegite moralen aurka gazteriak antolatzen dituen errepin satirikoak dira. Hortaz, xaribaria kritika soziala agertzeko modu bat da. Oso pieza gutxi geratzen dira, elizak eta agintariek, gehigikeriak egiten zirela pentsatuz, debakatu egin baitzituzten.
Aspektua burutua(+perf) burutugabea (-perf) gertakizuna(+gert). Aditz trinkoetan +punt.
Aditzaren azterketa
Ad lagunt-aditzoina erroa aspektua ad nagusia modua aldia oraina. Aditz bakarra adoina kenduz. Jokatugabeak. Aditzoina: eros etor,,, aditz-partizipioa,ikusi etorri, Aditz izen te-tze. . Aditz trinkoetan aditz-erroa, perifrastikoetan aditzoina.
Euskal Antzerkia: Euskal literaturan ez da antzerkia asko landu. Euskal literaturan daikaguna herri antzerkia da, hauek dira hiru aurkezpen nagusiak: 1-
Xaribariak ohiturazko komediatxoak dira, astolarrasterrak izenarekin ere ezagutzen dira. Erdi aroko drama satirikoen antzekoak dira. Argumentutzat herriko gertakari eskandalagarriak hartzen dituzte eta aire zabalean antzezten dira. Erru edo hutsegite moralen aurka gazteriak antolatzen dituen errepin satirikoak dira. Hortaz, xaribaria kritika soziala agertzeko modu bat da. Oso pieza gutxi geratzen dira, elizak eta agintariek, gehigikeriak egiten zirela pentsatuz, debakatu egin baitzituzten 2-Maskaradak 3- Pastoralak. Hegoaldeko antzerki zaharra-Pedro Ignazio Barrutia(1682-1759) Aramaion jaio zen,Arrasatetik hurbilekoa, arrasaten igaro zuen bere bizitzaren parte handia. Obra bakarra idatzi zuen" Gabonetako ikuskizuna" Liburu horretan denbora,leku eta ekintza unitateak oso era berezian erabiltzen ditu, garaiko arau zurrunei men egin gabe. Ekintza judeako Belenen eta Arrasaten gertatzen da. Xabier Munibe, Peñafloridako kondea(1723-1785) Azkoitiarra zen, baina Frantzian egin zituen ikasketak Ilustrazioaren ereduetako bat da. Obrak " Gabon sariak" erlijio kutsuko kanta antzeztuak dira. " el borracho burlado" umorezko komedia da. Kantak euskaraz eta hitzak gaztelaniaz. Ekitaldi bakarra eta 35 agerraldi. Gaia: Mozkor bati emandako eskarmentua. Gerra ostea Telosforo Monzon (Bergara 1904-1981) Errepublikako garaian Guipuzkoako diputatua zen Madrilgo parlamentuan eta Eusko jaurlaritzan barne-arazoetako kontseilari. Bera da euskal herriak emandako hizkuntzalari politiko hoberena.Bere obren giroa nekazari munduan dago oinarrituta. Obrak Menditarrak(1958) Hazparneko anderea (1966) beharraren ostikoa(1966). Piarres Lartzabal (Azkain(Lapurdi)1915-1988) Zibuko zokoa auzoko apaiza izan zen urte luzez eta II mundu gerran alemanian preso izan zen. Gerra amaitu bezain pronto idazteari ekin zion. Bere obretan umore eder asko dastatzeko aukera bikaina ematen du. Bere obra garrantzitsuenak: Etxahun(1951) mugari tiro(1959) Bordaxuri(1962) Senperen gertatua (1964) Matalas(1964)
Molde zaharreko olerkigintza:
-Euskaran alfabetatu gabeak gehiengoa izan dira azken 40-50 urteak arte. Horregatik ahozkotasuna izan da nagusi gurean XX.Mendeak ondotxo aurrera egin arte. Olerkariek herritarrek kantatzeko moduan egiten zituzten lan poetikoak (XVI.Mendean Bernarte Etxeparek eta Joanes Etxebarrik adibidez).
Olerkiaren definizioa eta arloak:
Errealitatea sakonetik ezagutzeko bitartekoa. Hizkuntzaren erabilera berezia, edertasunaren bila. Hitzaren bidez eginiko edertasunaren edo zirrara estetikoaren azalpena. Definizio batzuk dira. Arloak: maitasuna, jainkoa erlijioa, lana, mitologia, herria edo aberria, euskara edo abertzaletasuna, protesta edo salaketa, jolasa edo irria, gertakari historikoak, kritika edo satira etab. Olerkariak bere inguruko egoera ikusiz egingo ditu olerkiak. Horrela XVI. Mendean elizgizonek egindako olerkietan erlijiozko
sentimenduak ziren nagusi. XIX. Mendean (1876) aldiz, foruak indarrez kendu izanagatik euskara eta abertzaletasuna izan ziren gai nagusiak. XX. Mendearen 2.Partean industrializazioa dela eta poesia soziala sartu zen indarrean, hura islatzen.
Erromantisismoaren ezaugarriak:
-
Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoak ez du uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik. Subjektibotasuna, gizabanakoaren garrantzia, irrazionaltasuna etab hobesten dira. -Mundua ezagutzeko ez dira aproposak ezta geometria (Descartes) ezta matematika ere (Newton), poetaren intuizioa da bidea. -Balio berriak: Ideala. Urruti mina bai denboran bai lekuan. Sinbolismoa da muga laso horietara iristeko bidea. Norbanako sortzaileari guztizko autonomia aitortzen zaio. Artearen helburua artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da. Benetako bizitza ez dago hemen, maitasuna heriotzarekin lotuta agertzen da.
Literatura erromantikoaren ezaugarriak:
subjektibismoa, nitasunaren obsesioa; arazo pertsonalak dira gai nagusi (maitasuna, heriotza, barne mundua...) , kasu gehienetan urrutiko leku edo aldietara egiten den txangoa bihurtzen da poetaren jarduna. Paisaiak eta eguraldiak askotan bat egiten dute idazlearen barne egoerarekin. Neoklasizmoaren estetikaren aurka, arauak hausteko joera dago, moldeak hautsiz, generoak nahisiz etab.
XIX. Mendeko euskal olerkiak
Estilo berri bat sortzen da, erdi ahozkotasunaren estiloa. Ezaugarri komunak: mundu egonkor baten adierazle dira. Elizaren eta kristau fedearen itzala sumatzen da. Garaiko gatazka politikoaren isla (foruen galera eta euskararen ardura). Euskal berezitasuna nabarmentzea, herririk zaharrena hizkuntzarik ederrena. Baserri munduaren ikuspegia nagusi. Ohiko moldeetan idazten dute.
Joan Ignazio Iztueta (1767-1845)
Bizitza: zaldibaldian jaio eta hil. Lehen ezkontzatik 5 seme alaba. Dantzari arina. Espetxean egon zen. Obrak: gipuzkoako dantzen eta probintziaren historia 2 liburutan. Olerkari gisa bere Kontxesiri bertso saila da ezagunena. Iritzi kritkoa: Errima edo puntuari garrantzi gehien. Errima erregularretik irregularretara salto eginez etab. Erritmoari dagokionez kantatzeko doinu berriak erabiltzen ditu. Molde erregularrean bat batean bertso laburrak tartekatzen ditu. Manuel Lekuonak pilotariaren irudia ematen dio. Oin herrena itzultzen du Lekuonak.
Bertsopaperak
: paperean idatziriko bertsoak, paperak iraupenerako bermea eskaini. J. Ignazo Iztuetak XVIII. Mendean idatzitako Kontxesiri bertso saila heldu zaigu adib. Jakngarriak: 1-Bertsopaperak idatzi zituztenak bertsolari konsidera litezke, bat-bateko bertsolariak ziren ala ez jakin arren. 2-
Etxahun, Iparragirre, Bilintx, Elizanburu, Arrese-Beitia,
Xenpelar, Otaño, Pello
Errota, Txirrita, Enbeita...Haiek idatzitako bertsopaperengadik ezagutzen ditugu. Badakigu batzuk bat-batekoak ere zirala (subrayau). 3-XIX. Mendearen bigarren zatian A.Abadiak antolatutako Lore-jokoetan aurkeztuz nabarmendu ziran Elizanburu, Iparragirre, Arrese-Beitia, Etxahun, Adema eta beste. 4- Bertsolarien moldeak herriak ezagutzen dituen neurrietan idazten dute, gero jendeak kantatzeko. Hala ere autore ezberdinetako bertsoak oso desberdinak dira. 5- J.M.Lekuonak ahozkoaren estiloa eta idatzarena kontrajartzen dituelarik erdi-ahozkotasuna aipatzen du. Estilo baten onura hartzeak ez luke ekarri behar besteak zituenak erabat galtzea. 6- XIX. Mendearen 2.Zatiko gai batzuk: foruen galera, gerratea, euskal emigrazioa, euskara, euskaldunok elkartu beharra, krstau-fedea...Maitsasunezko eta satirikoez gain. 7- Bertsopaperen artean badira kontaera soil direnak (Pasaiakoplazatik,
Xenpelar), ukitu sentikorrez emaniko bizitzari buruzko direnak (
Mutil koxkor bat,
Otaño) eta poema lirikotzat har daitezkeenak (
Anbotorekintrukean,
Amuriza). Elkarrizketa erara osatuak ere ez dira falta (
Juana Bixenta Olabe, Bilintx). 8- Bertsopaperak herri-kantu bihurtu dira. Zortziko eta hamarreko doinuak bertso sail horiei esker iritsi zaizkigu.
Bat
Bateko bertsolaritza: _
XX. Mendearen hasieran bertsolaritza gutxietsi egiten zen. Arrazoiak: 1- hizkuntzaren aldetik hizkera narrasa, erdarakadaz josia omen zerabiltzaten, ez zuten arretarik merezi, Karmelo Etxegaraiek iritzi hori zuen. 2- Moral aldetik ere ez zen eredugarri, gordinkera eta lizunkeria nagusi. _