Marxismoaren Kontzeptu Nagusiak: Alienazioa eta Ekonomia

Enviado por Aitortxu y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Marxismoaren oinarrizko kontzeptu ekonomiko eta sozialak

1. Alienazioa

Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du; hau da, norberaren burua besterentzea edo enajenatzea. Norberaren buruarekiko arrotz bihurtu denaren egoera da. Karl Marxen ustez, alienazio nagusia lanarena da, eta hortik sortzen dira gainerakoak, alienazio guztiek sustrai ekonomikoa baitute.

2. Azpiegitura ekonomikoa

Produkzio-harremanen multzoari deitzen zaio. Hau da, produkzio-bitartekoen jabearen eta langilearen arteko harremana, gizartearen oinarrian dagoena eta ezkutuan (ostendurik) geratzen dena. Sistema ekonomiko deitzen zaio prozesu ekonomiko osoari, honako hauek barne hartuz:

  • Produkzioa
  • Zabalketa
  • Trukea
  • Kontsumoa

3. Burgesia

Erdi Aroan, hitz honek kaletar edo hiritar esan nahi zuen; hau da, burguan edo hirian bizi zena, baserritarra edo nekazaria ez zena. Teoria marxistaren arabera, feudalismoa erortzean, eskulangileen klase honetatik fabrikadun handien klasea sortu zen: burges handiak.

Denda eta lantegi txikien jabeei, ordea, burges txiki deritze. Talde hau aurrerakoia eta ekintzailea da, eta fede itsua du ekonomiaren lege naturaletan zein truke askearen printzipioetan; izan ere, gizadiari aurrerabide mugagabea ireki diotelakoan daude. Gorantz doan klasea da, eta lurrunaren zein makinismoaren bidez, etorkizunean mugarik gabe ekoizteko ateak ireki dituzte.

4. Dirua eta Fetitxismoa

Dirua truke-simbolo orokorra da. Hasiera batean bitarteko bat baino ez zena, sistema kapitalistan helburu edo xede izatera pasatzen da. Kasu honetan, salgaia dirua lortzeko bitarteko hutsa bihurtzen da.

Dirua fetitxe bihurtu da: jendeari interesatzen zaiona ahalik eta diru gehien lortzea da, truke orokorrerako balioa baitu. Diruak lana sozializatzen du eta mugarik gabe darabil, baina gizartearentzat beharrezkoa bezain arriskutsua da, giza harremanak harreman ekonomiko huts bihurtzen baititu.

5. Erabilera-balioa

Giza beharrak asetzea da helburua, dela "sabeleko" beharrak, dela "ametsetako" beharrak. Berariazko erabilerari dagokionez, erabilera-balioan salgaiak ezin dira trukatu. Salgai batek duen erabilera behar jakin batzuk asetzeko gaitasuna da:

  • Adibidea: Jantziek erabilera-balio zehatz bat dute, gizakiari hotzetik babesteko zerbitzua ematen baitiote.

Entradas relacionadas: