Gutun Formalak Euskaraz: Kexa eta Proposamen Gida

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,72 KB

1. Agurrak (Hasierakoak)

  • Auzoko aldizkari zuzendari jauna:
  • Zuzendari hori:
  • Jaun agurgarria:

2. Sarrera eta Aurkezpena

Hona hemen gutunaren helburua eta nor zaren azaltzeko modu desberdinak:

  • Gutun honen bidez zuregana jotzen dut aste honetako aldizkarian irakurri dudan albiste bat dela-eta, nire desadostasuna azaltzeko. Izan ere, hiriko hondartza baten ondoan, Zurriolaren jarraian hain zuzen, udalak kirol portu bat egin nahi baitu, biztanleen iritziak eta sortuko dituen kalteak kontuan hartu gabe.
  • Nire izena Marta da, auzo honetako bizilagun bat naiz eta askotan irakurtzen dut zure aldizkaria. Oso interesgarria iruditzen zait, eta auzoa hobetzeko egiten dituzuen proposamenak oso onak dira.
  • Nire izena Marta da eta Getxon bizi naiz. Gutun honen bidez zuregana jotzen dut nire haserrea adierazteko, jarraian azalduko dizudan gaiari buruz.
  • Nire izena Marta da. Joan den larunbatean Getxon izan nintzen eta isun bat jarri zidaten autoa gaizki aparkatuta egoteagatik. Gertatu zena kontatu nahi dizuet, ea zer iruditzen zaizuen jakiteko.
  • Orain 25 urte Kutxako bezeroa naiz eta zuregana jotzen dut Kutxa-txartelarekin gertatu zaidana azaltzeko eta konponbide bat eskatzeko.
  • Duela gutxi isun bat jaso nuen eta, konforme ez nagoenez, gutun honen bidez nire kexa adierazi nahi nizuke.
  • “Txorradak” artikulua irakurrita, inongo zalantzarik gabe esango nuke zure helburua lortu duzula, hots, irakurlearen kontzientzia astintzea. Egia esan, zure hitzek eman didate zer pentsatu. Hainbat hausnarketa egitera bultzatu naute, hurrengo lerroetan ikusiko duzun moduan.

3. Iritzia eta Argudioak

3.1. Kexa zehatzak

  • Nire oporretatik bueltatzerakoan, agentziara joan nintzen eta erreklamazio bat jarri nuen, baina ez zidaten kasurik egin. Horregatik, azkenean gutun hau egitea erabaki nuen, behintzat jendeak jakiteko nolako agentzia-mota daukagun gure auzoan.

3.2. Proposamenak eta desadostasunak

  • Nire ustez, eta gaiarekin jarraituz, ez da beharrezkoa beste kirol portu bat egitea. Nahikoa izango litzateke orain dagoen portuan hobekuntza batzuk egitearekin; hau da: handiagotzea, aisialdirako guneak txukuntzea eta zerbitzuak berritzea. Hori egitekotan, denok ados egongo ginateke proiektuarekin.
  • Zurekin bat nator belaunaldien artean ezberdintasunak daudela.

4. Proposamen Zehatzak

Kexa edo iritzia azaldu ondoren, konponbideak eskatzeko moduak:

4.1. Udalari zuzendutako eskaerak

  • Hori guztia kontuan hartuta, udaletxeko dagokion arduradunari eskatuko nioke egin beharreko aldaketak lehenbailehen egin ditzan.
  • Nik udalari proposatuko nioke enpresa honi betearazteko kontratuan sinatutako baldintzak, esate baterako, egunero ordu berean zaborra biltzea, ez orain gertatzen den bezala, batzuetan goizean pasatzen baitira eta bestetan arratsaldean. Langile gehiago kontratatu behar dituzte lana behar den bezala egiteko.
  • Hala ere, gauzak berdin jarraituko balute, udalari zabor bilketa berreskuratzeko edo beste enpresa bati eman diezaion eskatuko nioke.

4.2. Zerbitzu edo erakundeei zuzendutako eskaerak

  • Beraz, zuregana jotzen dut nire kasua ikertu dezazuen. Eskertuko nizueke nire aseguru etxearekin harremanetan jarriko bazinate, dena lehenbailehen konpon dadin. Bitartean eta dena konpondu arte, aseguru-etxeak nire esku auto bat jartzea eskertuko nuke, eguneroko bizimodia errazteko asmoarekin. Azalpen bat nahi baduzue, honako telefono honetara deitu: [Telefono Zenbakia].

5. Amaiera eta Agurrak (Itxierakoak)

5.1. Itxaropena eta esker ona

  • Besterik gabe, animatzen zaitut horrelako kasuak zure aldizkarian jartzea eta eskertzen dizut eman didazun aukera nire kexa zure aldizkarian azaltzeko.
  • Besterik gabe, denbora gutxian eskatu ditudan argibide guztiak jasotzea eta aurrerantzean horrelakorik ez gertatzea espero dut.
  • Espero dut nire eskaera kontuan hartuko duzuela eta, zure erantzunaren zain, agurtzen zaitut.
  • Aurrerantzean horrelakorik gertatuko ez delakoan, eskerrak eman nahi nizkizuke.

5.2. Agur formalak

  • Besterik gabe eta zure erantzunaren zain, agurtzen naiz.
  • Agur bero bat.

5.3. Artikulu bati erantzun zorrotza

Bukatzeko, Pako jauna, gauza bat esango dizut: Txorradak bai! Baina zeureak! Zure artikuluan esaten dituzun gauzekin zure gurasoen belaunaldia gutxiesten ari zara. Gainera, gauza asko zor dizkiezu beraiei: hezkuntza izateko aukera, unibertsitatera joateko aukera... Noski, nork bere bizitza bizitzeko eskubidea dauka. Bederen, zure gurasoei zor zaien errespetua eduki, izan ere, zuregatik gauza asko egin baitituzte.