Bakteriemia, sepsia eta tuberkulosia: kodifikazio gidaliburua
Bakteriemia: infekzio baten ondorioz odolean bakterioen presentzia, dardarekin eta tenperaturaren igoerarekin agertzen dena. Kasu honetan, R78 Hallazgo de drogas y otras sustancias que no se encuentran normalmente en sangre kategorian sailkatzen da:
- R78.81 → Bakteriemia.
Aldiz, odolean birus edo onddoen presentzia 1. kapituluan sailkatzen da:
- B34.9 → Infekzio birikoa, zehaztu gabea (biremia).
- B49 → Onddo-infekzio zehaztu gabea (fungemia).
Kode hauei B95-B97 kodeak gehitu behar zaizkie, ezagutzen direnean.
Sepsia edo septizemia
Sepsia oso patologia larria da. Infekzio baten ondorioz berehalako immunitate-erantzun bat sortzen da, eta horren ondorioz hantura orokorra gertatzen da, odol-koaguluak eta odol-hodietako ihesak sortuz. Odol-zirkulazioa aldatzean, organoei mantenugaiak eta oxigenoa kentzen zaizkie, eta horrek kalteak eragiten dizkie.
- Infekzio batek SIRS (sindrome de respuesta inflamatoria sistémica) eragiten duenean, sepsia izango da. Infekziorik ez badago, SIRS izango da, eta ez sepsia.
- … + R65.1 → (kausa) + SIRS.
Sepsia larria kodetzeko
Gutxienez lehen bi kodeak erabili behar dira:
- Sepsiaren informazioa.
- R65.2 (sepsis grave).
- Infekzioaren patogeno eragilea.
1. eta 3. kodeak aldakorrak dira. Sepsia ospitaleratzearen arrazoia bada, lehen kodea izango da; bestela, ez. 2. kodea beti sepsiaren kodearen atzetik joango da.
Tuberkulosia
TBC (tuberkulosia): airearen bidez hedatzen den gaixotasun infekziosoa, Mycobacterium tuberculosis bakterioak eragina. Infekzio primarioa izan daiteke, biriketan kokatua, baina edozein organori edo gorputz-zatiri eragin diezaioke.
Infekzio primario horretatik errekuperatzea ohikoena da, eta infekzioa hainbat urtez ezkutuan egon daiteke. Horrek esan nahi du pertsona ez dagoela gaixo eta ez dela kutsakorra, baina kutsatuta dagoela. Kasu hau TBC latentea deitzen da.
TBC latentea detektatzeko
- Mantoux (prueba cutánea de tuberculina) probak positiboa eman behar du. Kodea: R76.11.
- Quantiferon-TB probak erantzun immunitario inespezifikoa erakutsi behar du. Kodea: R76.12.
Tuberkulosia kodetzeko
- A15: Arnas tuberkulosia.
- A17: Nerbio-sistemako tuberkulosia.
- A18: Beste organo batzuetako tuberkulosia.
- A19: Tuberkulosi miliarra.
Tuberkulosiaren ondorioak
Tuberkulosiak ondorioak utz ditzake. Kasu horretan, B90 (tuberkulosiaren ondorioak) kodea erabili behar da.