B
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,52 KB
Estatuko aurrekontu orokorretako gastu publikoak:
Estatuaren gastu publikoak honela sailka daitezke,zer helburu duten:
-Gastu arruntak:
Gizarteari zerbitzu publikoak ematea helburu duten gastu orokorrak dira: osasungintza,hezkuntza, justizia,herrialdearen defentsa eta beste hainbat.Gastu arruntak bi kategoriatan sailkatzen dira: ·Funtzionarioen soldatak.
·Enpresa pribatuei erositako ondasunak eta zerbitzuak.
-Inbertsio gastuak:
Herrialdeko ekoizpen-ahalmenari eustea edo hura handitzea helburu dutenak dira.-Transferentziak eta diru-laguntzak:
Estatuak zergetatik, gizarte-kotizazioetatik eta abarretatik jaso eta behar handienak dituzten pertsonei edo enpresei helarazten dizkien baliabideak dira.Pertsonei ematen bazaizkie,transferentzia esaten zaie eta enpresei ematen bazaizkie, berriz, diru-laguntza.Aurrekontu-saldoa:
Zerga-politikak oso eragin desberdinak izan ditzake ekonomian, aurrekontuaren oreka zer-nolakoa den; hau da, aurrekontua orekatuta dagoen, defizita dagoen edo superabita dagoen.Defizit publikoa jasotako sarrerak baino gehiago gastatzen sortzen da.
Bi defizit mota daude:ziklikoa eta egiturazkoa.
-Defizit ziklikoa:
Ekonomia-ziklikoan halabeharrez gertatzen diren atzeraldietan sortzen da.Aldi batean soilik irauten du.-Egiturazko defizita
Defizit iraunkorra da, eta ia enplegu beteko egoeretan ere iraun ohi du.Diru-sarrerak gastuei aurre egiteko nahikoak ez badira, Estatuak murrizketak egin ditzake aurrekontuan, defizita sor ez dadin; edo bestela, zorpetu egin daiteke, epe laburrean edo luzean ekonomiaren onbideratzea ekar dezaketen gastuak baliatzeko.