Azalpen-testuak eta Euskararen Erabilera
Azalpen-testuei buruzko galderak
Osatu azalpen-testuei buruzko esaldi hauek:
1. Zer da norbaiti zerbait azaltzea?
Gai bati buruzko informazioa, iragarpena edo iritzia ematea, asmatua, egia, orokorra nahiz zehatza.
2. Zer helburu du azalpen-testuak?
Hartzaile batek zerbaiti buruzko informazioa jasotzea eta ulertzea.
3. Zer gauza azaltzen dira?
Edozein fenomeno, gertaera, prozesu, funtzionamendu edo ezaugarri azaldu daiteke.
4. Nolakoa izan behar du azalpenak baliagarria izan dadin?
Argia, zehatza eta objektiboa.
5. Zer ezaugarri ditu azalpen argiak?
Ulergarria da, ideiak ondo egituratuta daudelako (koherentzia) eta ideien arteko lotura ondo adierazita dagoelako (kohesioa).
6. Nola lortzen da azalpena zehatza izatea?
Hitz eta esapide bakoitzak bere esanahi konkretua izan behar du.
7. Zer da azalpena objektiboa izatea?
Norberaren iritziek leku handirik ez izatea, helburua informazioa ematea baita.
8. Azalpen batek publiko guztientzat balio du?
Ez, hartzailearen araberakoak izango dira azalpenaren ezaugarriak.
9. Zer atal dituzte azalpen-testuek?
Sarrera, gorputza eta amaiera.
10. Zer sartzen da sarreran?
Gaia aurkezten da eta azalpenaren helburua adierazten da, hartzaileak mamiari buruzko ideia bat egin dezan eta interesa piztu dakion.
11. Zerez osatuta dago gorputza?
Azalpenaren mamia dago gorputzean: gaiari buruzko ideiak garatzen dira. Ideiak ordenatzeko modu asko daude.
12. Nola egiten dira amaierak?
Amaierak aurkezteko era bat baino gehiago dago: esandakoaren laburpentxoa eginez, esandakotik ondorioak ateraz...
Testu-antolatzaileak
Zer dira testu-antolatzaileak? Ideien arteko erlazioa adierazteko eta testua egituratzeko erabiltzen diren hitzak edo hitz multzoak.
Esaera zaharrak
Irakurri egoera hauek eta kokatu esaera zaharrak:
- 1. Gustatzen zaionarentzat, akerraren adarraren salda baino hoberik ez.
- 2. Egun bateko negarra, betiko bakea.
- 3. Eginetik zerbait, ez eginetik ezer ez.
- 4. Hobe da ogi hutsa aho hutsa baino.
- 5. Oiloa ez doa azeriarengana aholku bila.
- 6. Hobe berandu, sekula ez baino.
- 7. Merezi du oloa, erruten duen oiloak.
- 8. Oilo zaharrak salda ona.
Unibertsitate-terminologia
- Unibertsitateko katedraduna: Irakaskuntzan mailarik altuena duen irakaslea.
- Campus birtuala: Metodo telematikoen bidezko ikaskuntza-zerbitzua.
- Masterra: Graduondoko maila akademikoa.
- Doktoregaia: Doktorego-tesia prestatzen ari dena.
- Berezko titulua: Unibertsitateak berak eskaintzen dituen graduondokoak.
- Kreditua: Ikasketa-lana neurtzeko unitatea.
- Doktorea: Doktorego-tesia eginez gradu altuena lortu duena.
Komunikazioaren elementuak
- Igorlea: Nork
- Mezua: Zer
- Kodea: Nola
- Kanala: Zeren bidez
- Hartzailea: Nori
- Testuingurua: Noiz, non, norekin, zergatik