Atzerriko immigrazioa Espainian: bilakaera eta ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Atzerriko immigrazioa: Etapak

1995-2007: Oparotasun ekonomikoa

Espainiari dagokionez, eragin handia izan zuen eskulan-premiak, oparotasun ekonomikoak bultzatua, biztanleriak betetzen ez zituen kualifikazio baxuko lanetan. Immigranteak erakarri zituzten zenbait neurri hartu ziren, hala nola bizileku-baimenik gabeko pertsonen erregulazioak eta familia-elkarretaratzeak, Afrikatik etorritakoak barne. Atzerriko immigranteei dagokionez, eragina izan zuten zenbait arrazoi ekonomiko eta politikok.

2008az geroztik: Krisi ekonomikoa

Krisi ekonomikoaren ondorioz, atzerritarren sarrerek behera egin zuten eta hainbat immigrante beren jatorrizko herrialdeetara itzuli ziren.

Biztanleria immigrantearen ezaugarriak

Jatorriaren arabera

  • Europako immigranteak: Europako Batasunetik helduak. Bizi-maila ertain-altuko erretiratuak dira, Mediterraneoko itsasertzeko, Balear eta Kanaria uharteetako klima edo negozio-aukerek erakarritakoak.
  • Erkidegoz kanpoko immigranteak: Afrikatik, Iberoamerikatik eta Asiatik datoz. Gazteak dira, arrazoi ekonomiko edo politikoengatik etorriak. Kualifikazio baxuko lanak egiten dituzte zerbitzuetan, eraikuntzan eta nekazaritzan.

Helmuga

Hirigune eta zerbitzuen gune handiak: Katalunia, Madril eta Andaluzia.

Immigrazioaren ondorioak

Ondorio demografikoak

Immigrazioak eragin erabakigarria izan du Espainiaren hazkunde demografikoan, hazkundea bultzatu eta jaiotza-tasa igo zuelako. Immigranteen irteeraren ondorioz, Espainiako biztanleria eta jaiotza-tasa murriztu egin dira.

Ondorio ekonomikoak

Immigrazioak biztanleria aktiboa ugaritzen du. Lan gogor eta okerren ordaindutakoak egiten ditu; BPGaren hazkundea bultzatzen du; hezkuntzan eta osasunean kontsumitzen duena baino diru gehiago ematen dio kutxa publikoari; eta pentsioetako gastua arintzen du. Biztanleria aktibo immigrantea nagusiki heldu-gaztea zen, baina gaur egun heldu-nagusiak gailendu dira, krisi ekonomikoaren ondorioz gazteenetako askok emigratu dutelako. Immigrazioa zenbait arazorekin lotu ohi da: eskulana sobera izatea eta soldaten gaineko presioa.

Ondorio sozialak

  • Jarrera xenofoboak edo arrazistak: Immigrazioa inbasiotzat hartzen dute.
  • Lan-baldintza gogorrak: Immigrante askok soldata apalak, lanaldi luzeak eta asegururik eza pairatzen dituzte, bizi-baldintza kaskarrez gain.
  • Integraziorako zailtasunak: Desberdintasun kultural, linguistiko eta erlijiosoengatik.

Entradas relacionadas: