Atsotitzak euskaraz
Zer dira atsotitzak?
Atsotitzak herri-filosofiaren bilduma direla esan
izan da. Merezi dute azterketa xume bat. Ez dira
atzo goizeko kontuak. Aristoteles Greziako filo-
sofoak esana da “esaera zaharrak laburrak eta
atseginak direlako gorde direla eta gordetzeko
eran asmatu eta antolatuak izan direla”.
Edukian, trinko eta aberatsak izaten dira: bizi-
tzak heriotzak, lanak eguraldiak, izaerak… dute
isla atsotitz edo errefrauetan. Urte eta gizaldi
askotako bizieraren eta pentsakeraren berria ja-
sotzen dute, laburbildurik. Formari dagokionez,
bi ezaugarri dira nagusi:
Laburrak dira
. Ideiak nabarmenago geratzen
dira eta era labur eta trinkoan. Gainera, esaldi
laburrak dira, memorian gordetzeko aproposak.
Hobeto gogoratzeko, errima, erritmoa, kon-
trastea, paralelimoa, korrelazioa eta beste baliabide
literario batzuk erabiltzen dituzte.Baliabideak ez
dira nahitaezko, beraz, baliabide bat baino gehiago
erabil daiteke. Ad. Amorezko eskontza, dolorezko
bizitza”. Hor, hoskidetasunaz gain, paralelismoa
ere badago. Batzuk:
Hoskidetasuna(errima)
Bukaera berdinak lotura
logiko baten ildoan jartzen gaitu.
“Abenduko eguna, argitu orduko iluna” / “Egik on,
eztakiala non”
Korrelazioa:
Nola(ko)...Hala(ko) horiek kasualita-
tearen aitorpen dira:
“Nolako bizitza, halako heriotza” / “Nola soinu, hala
dantza” / “Zenbat buru, hainbat aburu”
Kontrastea
: Ideiak nabarmenago ageri zaizkigu
kontrastean:
“Oroaren ardia, otsoak jan”/ “Erraz irabazia, erraz
xahutu”/ “Batek mila eta milak bat ere ez”