ATP Sintasa, Mitokondrioen Desakoplamendua eta DNA Erreplikazioa

Biología274,5 KB

ATP Sintasaren Funtzionamendua

wOL+OHoUqoehgAAAABJRU5ErkJggg==

Fo zehar gertatzen den H+ garraioak Fo errotorea biratzea eragiten du. γ azpiunitatea biratzen denean, Fo eta F1 lotzen dituen zurtoinak gune aktiboen konformazio-aldaketa eragiten du. Biraketa hau gertatzen den bakoitzean ATP bat askatzen da eta ADP + Pi berri bat lortzen da gune katalitikora. γ azpiunitatea biratzen den bakoitzean ATP sintetizatu eta askatzen da eta ADP + Pi berri bat lotzen da gune katalitikora berriro ziklo berdina burutzeko.

ATP sintasak ATP bat sintetizatzeko 3 H+ translokatzen ditu eta Pi eta ADP matrizera sartzeko eta ATP kanporatzeko H+ bat translokatzen da; beraz, ATP 1 sintetizatzeko 4 H+ translokatu behar dira.

Mitokondrioen Desakoplamendua eta Termogenina

UCP 1 edo termogenina proteina desakoplatzaileak dira; beraz, elektroi-fluxua mitokondrioan eta ATP sintesia desakoplatzen dituzte, beroa sortuz. Honen presentzian, protoiak garraiatzen dira mintz arteko gunetik matrizera, baina ATP sintasatik pasa gabe; beraz, beroa lortzen da ATParen ordez. Mitchell-en teoria kimiosmotikoa ioien difusioa da mintz baten zehar, eta H+-ren garraioa da barne-mintzetik matrizera ATP sintasatik pasata; beraz, ez da akoplamendu kimiosmotikoa gertatzen.


30 eta 32 ATP-ren arteko diferentzia zitosolikoki glukolisikoak diren NADH mitokondriora transferitzeko erabiltzen den shuttle sistemaren ondorioa da. Malato-aspartato shuttle-ak NADH mantentzen du (2.5 ATP), eta glizerol-3-fosfato shuttle-ak FADH2 bihurtzen du (1.5 ATP). Horregatik, azken kasuan 2 ATP gutxiago sortzen dira.

Elektroi Garraioaren eta ATP Sintasaren Inhibitzaileak

Elektroi garraioaren inhibitzaileak

  • Antimizina: Mitokondrioko elektroi garraio-katea inhibitzen du.
  • Zianuroa eta karbono monoxidoa: Oxidasa zitokromoaren (IV konplexua) Fe eta Cu zentroekin sendoki lotu daitezke, oxigenoa baino gehiago; beraz, hemoglobinara oxigenoa iristea saihesten dute. Itzulezina den inhibizioa da.
  • Errotenona: I konplexuan eragiten du, ubikinonarekin lotzeko guneak blokeatuz. Ez du uzten I konplexuko 2 elektroiak ubikinonara transferitzen eta garraio-katea mozten du. Pestizida da.

Protoi-gradientearen desakoplatzaileak

  • DNP (dinitrofenola): Elektroien garraio-katearen eta ATP sintasaren agente desakoplatzailea da. Matrize mitokondrialaren barne-mintza protoietara iragazkor bihurtzen du, protoien gradientea ezabatuz matrize mitokondrialaren barne eta kanpoaldean.
  • Ionoforoak (balimizina, gramizidina): Molekula liposolugarriak dira, mintzean zeharreko ioi-garraioa ahalbidetzen dutena, mintzaren iragazkortasuna handituz.
  • Termogenina: Proteina desakoplatzailea.

ATP sintasaren inhibitzaileak

  • Oligomizina: ATP sintasaren zurtoinean finkatzen da, protoien kanala inhibituz edo blokeatuz Fo azpiunitatean.

Gluzidoen Erregulazio Metabolikoa

Intsulinak fosfatasa aktibatzen du, PFK2 aktibatzen du, F-2,6-BP sortzen du, PFK1 aktibatzen du eta glikolisia aktibatzen du; bestalde, FBPase1 inhibitzen du eta glukoneogenesia inhibitzen du. Glukagoiak kinasa aktibatzen du eta FBPase2 aktibatzen du gibelean, glukogenesia aktibatuz eta PFK1 inhibituz glikolisia inhibituz. (Aktibatzaileak: AMP, ATP; inhibitzaileak: ATP, zitratoa, F-2,6-BP).

A2 aktibatu, F-6-P sortu, [F-2,6-P] jaitsi, FBPasa 1 aktibatu gibelean glukogenesia aktibatzeko eta PFK1 inhibituz glikolisia inhibitzeko.


DNAren Erreplikazioa eta Entzimak

  • DNA girasa: DNA topoisomerasetako bat da, eta DNAren erreplikazioan jarduten du, gainbiribiltzeak eragindako tentsio molekularra murrizteko. DNA girasak kate bikoitzeko ebakiak eragiten ditu, eta gero ligasak elkartzen ditu. DNAren egoera topologikoaren modulazioan eta egitura superhelikoidalaren arauketan parte hartzen du.
  • DNA polimerasa III eta SSB proteina: Polimerasa III-ak DNA erreplikatu eta luzatzen du, eta SSB proteinek kate bakarreko DNA egonkortzen dute helikasekin batera. DNA polimerasa I-ak RNA hastapenak ezabatu eta DNA bidez betetzen/konpontzen ditu.
  • DNA ligasa: Okazaki zatiak (moldeko kateetatik sortutako kate osagarriak dira) kate osagarriekin elkartzeko entzima bat behar da: DNA ligasa. Haren funtzioa da fosfodiester-lotura bat katalizatzea DNA-kate baten muturreko 3' hidroxilo taldearen eta beste DNA-katearen muturreko 5' fosfatoaren artean.

Descargar

PDF Word HTML