Astronomia eta Kosmologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Ciencias sociales8,11 KB

Lurraren Mugimenduak eta Fenomenoak

Egunak eta Urteak

Lurrak bere ardatzaren gaineko jira osoa egiteko (errotazioa) 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo behar izaten ditu (egunaren iraupena).

Eguzkiaren inguruko orbita eliptikoan zehar (translazioa), 365,25 egun behar ditu itzuli osoa egiteko (urtearen iraupena).

Urtaroak urteko sasoi klimatologikoak dira. Urtaroek 3 hilabeteko iraupena dute: Udaberria, Uda, Udazkena eta Negua.

Ilargiaren Faseak

Ilargia Lurraren satelite bakarra da, Lurraren inguruan biraka dabilena. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Ilargialdiek izen hauek dituzte:

  • Ilgora
  • Ilbehera
  • Ilargi berria
  • Ilargi betea

Eklipseak

Eguzki Eklipsea

Eguzki eklipse batean, Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean kokatzen da, itzala sortuz. Hori Ilargi berria dagoenean bakarrik gerta daiteke.

Ilargi Eklipsea

Ilargi eklipse bat Ilargia Lurraren itzaletik igarotzean gertatzen da.

Itsasaldiak

Itsasaldiak Ilargiaren eraginpean gertatzen dira. Hondartzara goazenean, bi egoera aurki ditzakegu:

  • Itsasgora: Itsasoa aurrera doanean.
  • Itsasbehera: Itsasoa atzera doanean.

Eguzki Sistema

Zer da Eguzki Sistema?

Eguzki Sistemak Eguzkiaren inguruan, oro har orbita desberdinetan jirabiran, dabiltzan objektu desberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen ditu.

Zentzu zabalagoan, Eguzkiak espaziora bidalitako partikulen eraginpean dagoen espazio eremu osoa hartzen du. Espazio horren kanpo mugak heliopausa du izena.

Eguzki Sistemaren Sorrera

Eguzki Sistemaren sorrera duela 5.000 milioi urte inguru kokatzen da, nebulosako materialak dardaraka eta elkarri eragiten hasi zirenean, inguruko izar baten leherketak sortutako talka-uhinaren ondorioz seguruenik. Eguzki Sistema planetek osatzen dute.

Planetak

Eguzki Sistemak zortzi planeta ditu:

  1. Merkurio
  2. Artizarra
  3. Lurra
  4. Marte
  5. Jupiter
  6. Saturno
  7. Urano
  8. Neptuno

Eguzki Sistemak bost planeta nano ere baditu: Ceres, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris. Badira hainbat satelite handi ere, Eguzkiaren inguruan orbitatuko balute planeta edo planeta nanotzat sailkatuko liratekeenak.

Unibertsoa eta Izarrak

Esne Bidea

Esne Bidea (edo Santiago Bidea) gure galaxiaren izena da, latineko Via Lactea-ren itzulpena. Talde Lokaleko galaxia kiribil bat da, gutxi gorabehera 100.000 argi-urteko diametroa du eta 300.000 argi-urteko zirkunferentzia.

200.000tik 400.000 milioi izar dituela kalkulatzen da, Eguzkia horietako bat delarik.

Izarrak

Izar bat plasmazko gorputz esferiko handia eta trinkoa da. Hidrogenoa eta helioa baino astunagoak diren ia gai guztiak izarren erdigunean sortzen dira. Izar taldeek galaxiak sortzen dituzte eta unibertsoko argizagi nagusiak dira. Lurretik hurbilen dagoen izarra Eguzkia da, eta Lurraren energia iturri nagusia da.

Izar Mota Batzuk

  • Izar Zuriak: Haien tamaina nahiko handia da. Erraz aurkitzen dira begi bistaz, asko distiratzen baitute, eta haien kolore zuria dela-eta kontraste handia egiten dute espazioarekin.
  • Erraldoi Urdinak: Izar oso handiak eta beroak dira, handienetarikoak. Hain handiak direnez, haien bizitza ez da oso luzea.

Izarren Sorrera

Izarrarteko espazioan dauden lainoetan sortzen dira izarrak eta planetak. Izar bat sortzen hasten denean, gasak izar berriaren nukleoan kolapsatzen hasten dira, eta tenperatura igo egiten da. Baina, berotasuna kanporantz irradiatuz gero, gas gehiago gehi daiteke nukleoan eta izarra sortu.

Zulo Beltza

Zulo beltza dentsitate ikaragarri handia duen objektu astronomikoa da. Grabitate indarra oso handia du; ihes-abiadura argiaren abiadura baino handiagoa da. Beraz, ezerk ere ezin dio bere grabitate indarrari ihes egin, ezta argiak ere; hortik datorkio izena. Zulo beltzek ez dute kanpora ez materia ez energiarik isurtzen.

Zientzia eta Kosmologia Historikoa

Metodo Zientifikoa

Metodo zientifikoa ikerketan bereziki erabiltzen den ezagutza da. Froga hauek neurketa batzuen bitartez egin behar dira, beti kontuan hartuta ezagutzen diren naturako legeak. Hiztegien arabera, era sistematikoan, neurketak, esperimentuak edo analisien bidez eta hipotesiak aldatuz egiten dira.

Lurraren Forma

Lurra Laua Zelaren Mitoak

Filosofo batzuek esan zuten Lurra laua zela, beraz, Afrika eta Europa baino harago ez zegoen ezer. Esaten omen zuten itsasoaren amaieran arrakala erraldoi bat zegoela, eta bertatik eroriz gero ezin zela itzuli. Amaiera gabeko zulotzat zeukaten. Anaximandrok asmatu zuen teoria hori.

Lurra Esferikoa (Geoidea)

Berez, Lurra ez da biribila, geoidea da. Biribila ematen du, baina poloak apur bat zapalduta daude, horrek ematen dio geoide itxura.

Eratostenesen Esperientzia

Eratostenes Zirenekoa (K.a. 276 – K.a. 194) konturatu zen udako solstizioan Eguzkiak itzalak sortzen zituela Egiptoko eraikinetan, modu bertikalean, Sienan. Berak esan zuen bere hirian, alegia, Alexandrian, hori ez zela gertatzen. Hori azaltzen saiatu zen.

Lurra laua balitz, Eguzkia nahiko urrun egonda ez luke gertatu behar. Konturatu zen orduan lurrazala kurbatua zegoela, hipotesi bat besterik ez zen garai hartan. Baina eraikinen itzalen luzera kalkulatzen bazuen, lurrazalaren kurbadura horren erradioa aterako zuen. Itzalaren luzera neurtuz jakin zuen Lurreko meridianoak 40.000 km zituela.

Kosmologiaren Teoriak

Teoria Geozentrikoa

Teoria honen arabera, Lurra unibertsoaren zentroan dago, eta Eguzkia eta beste planetak haren inguruan dabiltza. Aristotelesek formulatu zuen, eta Klaudio Ptolomeok Almagesto obrarekin osatu zuen. XVI. mendean teoria heliozentrikoa agertu zen.

Teoria Heliozentrikoa

Teoria honek esaten digu Lurra eta beste planeta guztiak Eguzkiaren inguruan biratzen dutela. Samosko Aristarkok proposatu zuen teoria hau. Ikusi zuenean Eguzkia Lurra baino handiagoa zela, ez zeukan zentzurik Eguzkia Lurraren inguruan biratzeak, horregatik aldatu egin zuen teoria hura. Geroxeago, Nikolas Kopernikok kalkulu matematikoen bitartez irauli zituen aurreko teoriak.

Unibertsoaren eta Lurraren Sorrera

Big Bang Teoria

Big Bang Unibertsoaren sorreraren teoriarik zabalena da. Teoria honen arabera, unibertsoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen eta duela 15.000 milioi urte inguru eztanda egin zuen. Materia hori unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen.

Beranduago, materia horretatik galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak sortu ziren. Hori gertatu ahala, unibertsoa handitzen eta hozten joan da, eta hoztu ahala, fase-trantsizio kosmologikoak gertatu dira, dentsitate altuko unibertso berotik, pixkanaka-pixkanaka, gaur egun ikusten dugun unibertsora iritsi arte.

Gure Planeta (Lurra)

Gure planeta duela 4.600 milioi urte sortu zen, hainbat protoplaneten talken ondorioz. Duela 4.000 milioi urte, material metalikoak hondoratu ziren, nukleoa sortu zen eta tamainaz handitu zen.

Kreazionismoa

Kreazionismoak Lurra eta izaki bizidun guztiak jainkoren batek sortu zituela dio. Gizakiak, gizaki denetik, galdera hau egin dio bere buruari. Antzinatik, askotariko erantzunak (mistikoak, magikoak edo erlijio kutsukoak) eman dira, eta horren lekuko da Genesiaren kontakizuna.

Ussher gotzainak (1581-1656), genealogia ikerketa baten ondoren, Kreazioa zehatz-mehatz noiz izan zen kalkulatu zuen: K.a. 4004. urteko urriaren 23aren aurreko gauean. Beraz, bere kalkuluen arabera, Lurrak eta bertan bizi ziren izaki guztiek 6.000 urte inguruko adina zutela.

Gaur egungo eliza ebanjelista askotan eta Ameriketako Estatu Batuetako zenbait eskoletan hauxe irakasten da Lurraren eta bizidunen adinari buruz. Gaur egun badakigu, geologian, paleontologian eta beste hainbat diziplinetan oinarritutako datuekin, Lurraren adina 5.000-4.500 milioi urtekoa dela eta lehen izaki bizidunak orain dela 3.700 milioi urte sortu zirela.

Descargar

PDF Word HTML