Arte Neoklasikoa eta Goya: Ezaugarriak eta Garapena
Eskultura Neoklasikoa
Ezaugarriak
- Eskultura grekoen forma zorrotza imitatzen zuen.
- Mugimendu eta bolumenik eza.
- Ondo mugatutako ingeradak eta multzo narea.
- Marmola material nagusia.
- Gaiak: mitologikoak, hileta-gaiak eta erretratuak.
Eskultore nabarmenak
Canova-k arte klasikoa berritu zuen; marmola lantzen zuen baina beste modu batean. Ninfak eta erromatar jainkoak lantzen zituen.
Pintura Neoklasikoa
Ezaugarriak eta Testuingurua
Neoklasizismoak pinturan zailtasun berezia zuen antzinateko ereduen faltagatik. Estilo mitologikoan inspiratzen eta batzuetan kopiatzen du, horrexegatik oso ugariak dira gai horiek.
Biluziak nagusitzen ziren, greziar estiloan, oso petxatuak zeuden eta Akademiaren irizpideen arabera. Arau beteriko arte bat da, non marrazkia oso garrantzitsua den.
- Marrazkiari ematen zioten lehentasuna.
- Kolorea marrazkien eta lerroen menpe zegoen.
- Pintura ere simetrian eta arrazoian oinarrituta egon zen.
- Oinarrizko koloreak erabiliko dituzte, batez ere hotzak eta argiak.
- Ingerada ondo definitua eta zehaztasuna.
- Eskulturan eta erliebe klasikoetan inspirazioa zuten.
Konposizioa eta Teknikak
Konposizioek pintaturiko multzo eskultorikoak dirudite, mugimendurik gabekoak dira. Pintura idealizatua da; Antzinako eskultura azalen perfekzioa konbinatzen da Rafaelen pinturarekin.
Emaitza lan hotza da, xehetasunak ezabatuz. Pintura ekletikoa da eta helburua da hiritarrei literatura klasikoan agertzen diren ereduak irudikatzea. Artista nagusiak Jacques-Louis David eta Ingres ditugu.
Goyaren Garaiak
1. Diseinatzailea eta Tapiz-kartoiak
Madrilgo tapizgintzaren errege fabrikarako tapiz kartoiak egin zituen. Rokoko garaia (1774-1790): Madrilen finkatu eta tapiz kartoiak egin zituen, Madrilgo giro herritarra azalduz. Gero eta tapizak egiteko, kartoietan orduak pintatzen zituen.
- Eguneroko gaiak eta ohiturak dira, errokoko eta akademizismoaren estiloen barruan.
- Gai intrassendenteak, alaiak, herri-jaiak, herri-jokoak: tipo herritarrak, nobleak herritarrez mozorrotuta jolasetan.
- Kolore pastelak.
- Gela pribatuak dekoratzeko tapizak; horregatik gai atseginak, konposaketa harmoniosoak eta kolore suabeak.
- 17 urtetan aritu zen lanbide horretan, eta ez zuen atsegin, baina lagungarria zen.
- Denborarekin eboluzio bat egon zen; azkenengo kartoietan jarrera gero eta kritikoagoa zen, kolore ilunagoekin. Badirudi Madrilen mugitzen zirenen ilustratuen ideiak bereganatuz zituela.
2. Erretratuak
Garai berean, nobleen eta gortetarren erretratuak egin zituen. Errokoko erara hasieran, gero Ingalaterrako antzera hartu zuen. Velazquezetik asko ikasi zuen urte horietan, eta erretratu psikologikoa ematen du askotan. Artelanetako protagonistak nobleak eta ilustratuen arteko gustukoak edo lagunak zirenak ziren.
3. Garai Berria (1790etik aurrera)
Bi faktorek eragin zuten aldaketa hau: gaixotasuna (gogor geratu zen) eta egoera politikoa. Gaixotasunaren eraginez barnekotasuna areagotu zitzaion eta irudimena lantzeari ekin zion.
Koadro sailak
Eroetxea, Naufragoa, Sutea: dramatikotasun iluna espresatzen zuten. Berak aukeratutako gaiak ziren, enkargatzailerik gabekoak, askatasun osoz landutakoak, zeinetan naturaren indarrak eta gizakien multzoak protagonismo osoa hartzen duten. Hemen erromantiko agertzen zaigu.
Grabatu saila: "Kapritxoak"
Teknika grabaketa da. Kritika zabaldu nahi zuenez, kritika hezgarria egin nahi zuen. Teknika primeran menperatzen zuen eta teknika mistoa erabiliz askotan: akuafortea, urtinta eta punta lehorra. Ohituren kritika zrotza egiten du.
Formalki espresionisten eta surrealisten aurrekaria agertzen da: irudimenezko figurak, surrealistak, deformazioak eta nahasteak ematen dira. Enkargudunekin lotura hautsi eta bere kabuz egina baitago.
Salmentan jarri baiana, inkisizioaren beldurrez, azkenean Karlos IV.ari opari itzuli zion. "Arrazoiaren lokartzeak monstruoak sortarazten ditu": kapritxo hauek zentzu sinboliko handia dute.