Arte Erromanikoa: Arkitektura, Eskultura eta Pintura

Arte y Humanidades10,4 KB

ARTE ERROMANIKOA

SARRERA

Datak: XI-XII. mendeak

Eraginak:

Erromatarra

Ekialdekoa: Bizantziotik eta kristautasunatik

Hedapena: Benediktiarren bitartez

TESTUINGURU GEOGRAFIKO-HISTORIKOA

  • Demografia: Jaiotze eta hilkortasun tasak oso altuak ziren.
  • Ekonomia: Autonahikoa, nekazal ekonomia.
  • Gizartea: Estamentuetan banatuta, gizarte itxia.
  • Politika: Mediterranear komunikabideak etenda, feudalismoa, batasun politikoa hautsita.
  • Erlijioa: Erromesaldiak antolatzen zituzten: Leku Santuetara, Erromara, Mont Saint Michel eta Compostelara.

ARTEAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Arkitektura:

  • Materialak: Adreilua, harria.
  • Eraikitzeko elementuak: erdi puntuko arkua, erdi kanoizko ganga eta erdi laranjazko kupula.
  • Elementu apaingarriak: arku itsuak eta lesenak.

Eskultura eta pintura:

  • Espiritualtasuna, argi gutxi, esentzia adierazteko pertsonaiak, abereak, landareak eta izaki fantastikoak.

Aldiak:

Lehen Erromanikoa: X. mendeko azkenalditik, XI. mendeko bigarren herenartekoa.

Monastegiak: otoitz etxea, lantokia eta babestokia.

Arkitekturaren berrikuntza.

Lehenengo urratsak internazionalismorantz.

Erromaniko betea: XI. mendeko azken herenetik aurrerakoa.

Frantzia: eredua.

Eraikuntza sistemak finkatu ziren.

Hiriak (bir)sortzen hasi ziren.

ARKITEKTURA

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Eraikin garrantzitsuena: eliza.
    • Arkitektura beste arte plastikoen gainetik.
    • Bereizgarri lokalak.
    • Eraikuntza artikulatuak eta trinkoak (pisu sentipena).
    • Gurutze latindarreko oinplanoa.
    • Bao gutxi, txikiak eta txaranbelduak.
    • Elementu sostengatzaileak:

Altuera gutxiko zutabe indartsua.

Pilare konposatua.

Horma lodiak.

  • Elementu sostengatuak:

Ganga.

Kanoi-gangak.

Arku fajoiez gogortua.

Ertz-ganga (gurutze-ganga).

Arkua.

Erdi puntukoa (apainketan ere, elementu apaingarri gisa).

GANGEN BULTZADAK EUSTEKO EBAZPIDEAK

  • Tramo bat beste bat berdinarekin lotu.
  • Elizaren buruan abside bat jarri.
  • Hormak loditu.
  • Kontrahormak itsatsi.
  • Fatxadan dorreak jarri.
  • Nabe-gurutzadura handitu.
  • Tribunak eraiki.

ELEMENTU APAINGARRIAK

  • Arrosetoia.
  • Baoen txaranbelketa.
  • Kanpoaldetik arkuteria itsuak.
  • Arku txikien galeria (loggia).
  • Protiroak (Italiako arkupea).
  • Arkua.
  • Mainela (trumeau edo parteluz).

ERAIKUNTZA MOTAK

  • Elizak.
  • Monastegiak.
  • Jauregiak.
  • Gazteluak.

ERAIKUNTZA ESKOLAK: FRANTZIA

BORGOINIA

  • Autungo Saint Lazare: Pilastra ildaskatuak, kapitel korintiarrak. Jatorri klasikozko taulamenduak eta triforioak.
  • Vezelayko La Madeleine: Dobela zuri eta beltzak txandakatuak, arku fajoiak eta eragin islamiarra.

PROBENZA

  • Arlesko S. Trofimo: Ojiba-gangak, eliza gotortuak, kontrahorma moduko lonbardiar bandak, arku sistema handiak eta barbakanak.

AKITANIA

  • Perigueuxko Saint Front: Aztarna islamiarrak, zinborioa eta arku itsuak.

NORMANDIA

  • Saint Michelleko abatetxea: Egurrez estalia, lehiate handikoak, alboetako tribunak ertz-gangen gainean, bertikalitate handikoa.

AUBERNIA

Orcivaleko Gure Andrearen basilika: Islamiar eragina, arabesko dekorazioa, kiribildurazko mentsulak.

Toulouseko S. Sernin:

ERAIKUNTZA ESKOLAK: ITALIA

LONBARDIA: Erromaniko sorterria. Gurutze-gangak.

VERONA

  • S. Zeno: Lesena bertikalak, arkuteriazko galeriak, arkupeak (lehoi itxurazko animalien gainean bermatutako kolomaz sostengatuta).
  • Amalfiko katedrala: Arkupe handia.

TOSCANA

  • Pisako katedrala: Hiru nabez osatua, marmolezko xafla zuriak eta beltzak, kupula gurutzadura gingilduaren gainean.

ERROMA

  • Adreiluzko kanpandorreak, arku itsuak, marmol kolore aniztadunezko zutabeak.

HEGOALDEA

  • Bizantiar eragina.

ERAIKUNTZA ESKOLAK: ALEMANIA

RENANIA

  • Spirako katedrala: Arkuteria eta galeria lonbardiarrak. Oso handia.

WESTFALIA

  • Limburgoko katedrala: Hiru nabe altuera berdinekoak. Bertikaltasuna galtzen da. Bi koru eta bi gurutzadura.

IPARRALDEA

  • Adreilua erabiltzen da eta iztukuz estalia.

ERAIKUNTZA ESKOLAK: INGALATERRA

WESTMINSTER

  • Lonbardiar estiloa, gero normadiarra. Abside angeluzuzena.

DURHAMGO KATEDRALA

  • Normandiarren eragina: Tribuna eta lehiate altuak, koloma-balak eta kolomak. Ojiba-gangak (munduko lehen nabe zentralean).

ERAIKUNTZA ESKOLAK: ESPAINIA

CATALUNYA

Lehenengo eraikuntza erromanikoak: Arabiar, bisigodoen eta lonbardiar eraginak.

  • S. Pere de Rodes: Abategiko eliza gotortua. Artikulazioa oso nabaria.
  • Ripolleko abategia: Lonbardiar eragina.

X. mendeko bukaeran:

  • Cardonako S. Vicens: Gangaz estalitako basilika mota.

Azken erromanikoa:

  • Seo d´Urgell: Italiar eragineko galeria.
  • Pobleteko monastegia: Zistertarra da, hau da, protogotikoa.
  • S. Cugat del Vallés: Klaustro handia.

DONE JAKUAREN BIDEAN

Compostelarainoko erromesaldiaren bidea: Fatxadan arku handiak, tinpanorik gabeko ateak, dobela ebakiak, kupula lakainduak.

  • Toro, Zamora eta Salamancako katedraleak.
  • Fromistako S. Martín: Xakeztatua, hiru nabe, hiru abside, zinborio oktogonala, dorreak fatxadan, proportzio klasikoak.
  • Segoviako Vera Cruz: Tenplarioen eraikuntza oktogonala.
  • Gaztela, León, Extremaduran: Moriskoen eragina, gurutzaduran dorre gotor karratua eta arku itsuak.

GALIZIA

  • Compostelako Santiago: Akitaniako eragina, hiru nabe, transeptua, giroladun absidea, kapera erradialak, alboko nabeetan labe-gangak, tribunak biforozko lehiaketeekin.

ESKULTURA

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Arkitekturaren markoan (osagarri bezala).
  • Eraikinaren korapilo garrantzitsuenetan.
  • Heziketa zerbitzua.
  • Harri blokeen eragina: Geometria eskema.

ESKULTURA ELEMENTUAK

  • Ataria: Bao dinteldua eta honen gainean erdi puntuko arku bat.
  • Mainela: Irudiak, ikurrak, apainketa geometrikoa.
  • Tinpanoa: Pantokratorra eta Tetramorfosa. Hauen azpian zirrinda horizontal apainduak: Abereen gudak, erromesaldiak, pertsonaia erlijioso estilizatuak, motibo geometrikoak.
  • Kapitela: Kanpai-era, gaiak historia sakratuarenak, zaldunenak.
  • Atea: Materiala: Brontzea, paneletan banatua.

IRUDI ESKULTORIKOEN EZAUGARRIAK

  • Paisaiaren desagerpena.
  • Irudien desitxurapena.
  • Sinbolismoa.
  • Alde erreal eta fantastikoen arteko nahasketa.
  • Irudi elkartuak.
  • Irudi adierazkorrak baina ez errealistak.
  • Errepikapenak.
  • Estilizazioa.
  • Baxuerliebearen nagusitasuna.
  • Zurruntasuna.

ESKULTURA MOTAK

  • Erliebea.
  • Bulto borobilekoa: Gurutzefikak eta Birjina Tronuan Umearekin.

ESKULTURA ESKOLAK: FRANTZIA

  • Gune garrantzitsuenak: Borgoña eta Languedoc.
    • Toulouseko Kristo Maiestatetsua.
    • Vezelayko La Madeleine.
  • Tamainu handikoak.

ESKULTURA ESKOLAK: ITALIA

  • Lonbardia: Abstraktua eta sinbolikoa.
  • Parmako katedrala: Gurutzetiko Jaitsiera: Sinpletasuna eta jazoera hunkigarria.

ESKULTURA ESKOLAK: ALEMANIA

  • Eskultura exentoa da garrantzitsuena.
  • Rhin eta Mossa ibaiertzetan: Metal lanak.
  • Erfurtheko Wolfram irudia.

ESKULTURA ESKOLAK: ESPAINIA

  • Ripolleko ataria: Ikuspegi intelektual eta baikorra.
  • Klaustro handietan kapitel historiatuetan: Gai biblikoak, profanoak eta landare itxurakoak.
  • Exentuan: Kristo Maiestatetsuak, Ama Birjina koroatua eta Gurutzetiko Jaitsiera.
  • Languedocen eragina: Silosko Domingo eta Leongo S. Isidoro.
  • Galizia: Mateo maisuaren lana: Loriako Ataria: Hiru baoko fatxada, sentiberako joera.

PINTURA

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Arkitekturaren menpekotasuna.
  • Adierazpen teologikoa.
  • Motak:

Horma-pintura.

Miniatura.

Oihalezko pintura.

IRUDI PIKTORIKOEN EZAUGARRI KOMUNAK

  • Abstrakzio kanona.
  • Konposizio bakunak.
  • Pintura laua, itzaldura gabekoa.
  • Perspektibarik eza.
  • Marrazkiaren lerro segurua.
  • Programa sinboliko bati forma eta kolorea eman behar diote.
  • Karolingiar, otoniar, bizantiar, koptar eta Espainian arabiar eraginak.

EGITERAKOAN IZANDAKO ALDIAK

  • Silueta monokromoak.
  • Tonu arre eta ilunak.
  • Haragi eta jantziak modelatzen dira.

APAINKETARAKO TOKIAK

  • Elizaren burualdea: Pantokrator eta Ama Birjina Tronuan.
  • Gangak eta hormak: Apokalipsiaren gaiak, Genesia, Testamentu Berria, lokal debozioak eta tradizioak.
  • Oihal gainean: Aldarearen aurrekaldean: Frontalak.
  • Liburuak: Biblien miniaturak, Ebangelioak, Pasio-liburuak, Sainduen bizitzak.

PINTURA ESKOLAK: ITALIA

  • Hasieran: Ekialdeko mosaikoaren imitazioa.
  • Toscana eta Umbrian: Gurutze formako ohol gainean Gurutzefika eta Salbatzailearen irudiak.
  • Erdialdean eta Hegoaldean: Idealismoa, solemnitatea, errealismoa, pintoreskotasuna.

PINTURA ESKOLAK: ESPAINIA

CATALUNYA

  • Bizantiar eragina.
  • Tahülleko S. Climent: Marrazkiaren trazu gogorra, geometria zurruna, gizatasun goxo eta delikatua, inflexio leuna.

GAZTELA-LEÓN

  • Akitaniako eragina.
  • Leongo S. Isidoro: Hondo zurizko pintura.
  • Frontalak.
  • Pintura narratiboa.
  • Pintura soltea.
  • Animalia erreal eta fantastikoak.

Descargar

PDF Word HTML