Arroken Sailkapena eta Ezaugarriak: Gida Osoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,46 KB

1. Arroken azterketa: Granitoa, Konglomeratua eta Arbela

a) Arroken ezaugarriak:

  • Granitoa: Hiru mineralek osatzen dute (kuartzoa, mika eta feldespatoa), eta begi hutsez ikus daitezke.
  • Konglomeratua: Tamainaren eta pisuaren arabera sailkatzen dira, horrela identifikatzen dira.
  • Arbela: Arroka iluna, biguna eta leuna da; lurrazalaren barruan aurkitzen da.

b) Arroka motak:

  • Granitoa: Arroka magmatiko plutonikoa.
  • Konglomeratua: Arroka sedimentario detritikoa.
  • Arbela: Arroka metamorfikoa.

c) Eraketa-prozesua:

  • Granitoa: Lurraren barruan solidotzen da, lurrazalera iritsi baino lehen.
  • Konglomeratua: Beste arroka batzuen zatiak sedimentatu eta litifikatzen direnean sortzen da.
  • Arbela: Lurrazalaren sakonean presio eta tenperaturapean eraldatzen denean sortzen da.

2. Arroken erabilera praktikoak

  • Arbela: Teilatugintzarako.
  • Gatza: Elikagaigintzarako.
  • Granitoa: Zoladurarako.
  • Basaltoa: Galtzada-harriak egiteko.
  • Buztina: Zeramikarako.

3. Arroken antzekotasunak eta desberdintasunak

a) Arroka magmatikoak: Bolkanikoak vs Plutonikoak

Biak arroka magmatikoak dira, baina desberdinak dira:

  • Bolkanikoak: Sumendi-erupzioetan azaleraturiko magma hoztean eratzen dira. Kristalik ez dute edo oso txikiak dira, azkar solidotzen direlako. Adibideak: Lapilla eta Basaltoa.
  • Plutonikoak: Lurraren barruan, astiro solidotzen dira. Kristalak handiak dira. Adibideak: Granitoa eta Sienita.

b) Izaki bizidunen hondakinetatik eratorritako arrokak

Izaki bizidunen hondakinak eraldatu ondoren sortzen dira. Aipagarrienak ikatza (landare-ondakinetatik) eta petrolioa (itsas organismoen eraldaketatik) dira.

c) Sedimentazio-arrokak

Beste arroken edo izaki bizidunen hondakinetatik sortzen dira. Bi prozesu nagusi daude:

  • Detritikoak: Sedimentuak goragoko geruzen pisuak konprimitu edo trinkotu ondoren sortuak.
  • Kimikoak: Uretan disolbatutako substantzia jakin batzuk hauspeatu ondoren sortuak.