Arrazionalismoa eta Marxen Materialismo Historikoa

Otras materias2,22 KB

1. Arrazionalismoaren ezaugarriak eta Descartes

Arrazionalismoa ezagutzaren iturri gisa arrazoia erabiltzeari deitzen zaio, eta Descartesek arrazionalismo modernoa sortu zuen. Descartesen ustez, arrazoiak, bere gainetik ezagutza lortzeko, ez du beste irizpiderik onartzen. Haren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Arrazoian konfiantza: Arrazoia da ezagutza-iturri garrantzitsuena eta baliozko ezagutza sor dezakeen bakarra.
  • Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Zentzumenek sarritan engainatu egiten gaituzte eta hutsak egitera bultzatzen gaituzte; ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan.
  • Zientzia unibertsala: Zientziako judizioek unibertsalak eta beharrezkoak izan behar dute, kasu guztietarako baliagarriak.
  • Munduaren arrazionaltasuna: Gertaera orok justifikazio edo kausa bat duela, eta kausa hori ezagugarria da arrazoiarentzat.

2. Marxen materialismo historikoaren oinarriak

Marxek sortutako teoria garrantzitsuena da. Historia, bizitzarako beharrezkoak diren baliabide materialen produkzioaren historia da. Gizakiaren oinarrizko ezaugarria praxia da (gizakia aktiboa eta eraldatzailea).

Giza lanek eta produkzio materialek determinatzen dituzte bizitza sozialaren aspektu guztiak. Materialismoak ez ditu ukatzen kontzientzia, adimena eta horrelako giza errealitateak.

Gizarte egitura: bi maila

  1. Azpiegitura: Produkzio-harremanez eta indar produktiboez eraturik dago. Azpiegitura ekonomikoan datza produkzio-prozesu guztia, eta produkzio ideologikoa edo gainegitura ere beronek baldintzatzen du.
  2. Gainegitura: Azpiegituraren gainean eraikitzen den egitura juridiko-politiko eta ideologikoa da. Bere zeregin nagusia aparatu guztiak batzea eta kontrolatzea da.

Gizarte bateko gizaki guztiek ez dute kontzientzia berdina; produkzio-sisteman betetzen duten lekuaren arabera diferentea da.

Descargar

PDF Word HTML