Aro Modernoko Esplorazioak: Kausak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Esplorazioen Kausak

Garai hartako esplorazioak bultzatu zituzten faktore nagusiak hauek izan ziren:

  • Ekonomikoak: Espezie, zeta eta metal preziatuen beharra. Elikagaiak kontserbatzeko ezinbestekoak ziren, baina urrutitik ekarri behar zirenez, luxuzko produktu garestiak ziren.
  • Politikoak: Konstantinopla otomandarren esku erori izana.
  • Kulturalak eta erlijiosoak: Elizak lurralde berriak kristautzeko zuen nahia.
  • Geografikoak: Munduari buruzko ikuspegia aldatzen ari zen; Lurra esfera bat zela pentsatzen hasi ziren (Kolon bera, besteak beste).

Nabigaziorako Aurrerapen Teknologikoak

  • Mapak (Portulanoak): Portuak, itsasoko oztopoak eta distantzia laburrenak erakusten zituzten.
  • Ontziak (Karabela): Zama handiko belaontzi azkarrak, ozeanoetan ibilbide luzeak egiteko aproposak.
  • Tresnak:
    • Astrolabioa: Astroen bidez orientatzeko tresna.
    • Iparrorratza: Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen duen orratz imanduna.
    • Sestantea: Objektu astronomikoen garaiera neurtzeko, latitudea ezagutzeko erabiltzen dena.

Esplorazioen Ondorioak

Europarrentzat

  • Ekonomikoak: Produktu berriak (patata, tomatea, artoa, babarrunak), lehengai ugari (urrea, zilarra) eta mundu mailako merkataritzaren garapena.
  • Sozialak eta politikoak: Gaztelak eta Portugalek botere politiko handia eskuratu zuten; lurralde berrien jabe egin ziren.
  • Kulturalak: Herri, ohitura eta hizkuntza berrien ezagutza.

Indigenentzat

  • Ekonomikoak: Produktu berriak (azukrea, garia, mahastiak, olibondoak) eta animaliak (zaldia, txerria, behia). Hala ere, meen ustiapen handia eta sail handien sorrera jasan zuten.
  • Sozialak: Indigenen murrizketa nabarmena, lan gogorrak meategietan, Afrikako esklaboen ekarpena eta arrazen nahasketa (mestizoak, mulatoak).
  • Politikoak: Amerika Espainia eta Portugalen artean banatu zen, eta bertako herri eta agintarien desagerpena gertatu zen.
  • Kulturalak: Bertako hizkuntzen gainetik gaztelania eta portugesa ezarri ziren, eta bertako erlijioen gainetik katolizismoa.

Entradas relacionadas: