Aro Modernoa: Ezaugarriak eta Literatura

Latín7,64 KB

ARO MODERNOA

  • Epea: Amerikaren aurkikuntza (1492) – Frantziako Iraultza (1789)
  • Politika eta ekonomia:
    • Feudalismoa desagertu.
    • Monarkia absolutuek indarra hartu.
    • Merkataritzaren garaipena.
  • Gizartea:
    • Klase sozial berriak sortu: burgesia.
    • Izurrite Beltzak Europako biztanleen herena hil.
    • Balio berriak: justizia eta aurrerapena.
  • Erlijioa:
    • Protestantismoa sortu: 1517an Luteroren 95 tesiak = Erreforma Protestantea.
    • Eliza Katolikoak: Kontrarreforma.
  • Zientzia modernoaren sorrera XV. mendean.
  • Kopernikoren heliozentrismoa (ordura arte geozentrismoa nagusi, Elizak defendatua).
  • Errenazimentu garaian filologia da jakintzaren tresna nagusia; XVII. mendean, Descartes eta Newtonen lanen ondorioz matematika gailendu.
  • Inprenta: Gutenbergek asmatu 1440 inguruan.

Lehendabizi argitaratutako liburua: Biblia.

  • Inprenta aurretik: jendea ez zegoen alfabetatua, informazioa oso gutxiren esku zegoen.
    • Inprentari esker ideiak azkarrago zabaldu ziren Europan zehar.

Aro Modernoaren Kronologia

  1. Testuingurua
  2. Humanismoa eta Errenazimentua
    1. Erasmo Rotterdamekoa
    2. On Kixote Mantxakoa
    3. Antzerki Isabeldarra: Shakespeare
  3. Barrokoa
    1. Góngora eta Quevedo
  4. Klasizismoa eta Ilustrazioa
    1. Molière
    2. Montesquieu
    3. Voltaire
    4. Jean-Jacques Rousseau
    5. Daniel Defoe

HUMANISMOA

  • Italian sortu, XIV. mendean, Europan zehar zabaldu XV. mendean.
  • Hizkuntza eta literatura klasikora jo.
  • Filologia bihurtu zen zientzia guztien oinarria.
  • Erroma klasikora eta latinera jo zuten humanistek hasieran, geroago greziera ikasi zuten eta Greziako kultura klasikoa ezagutu zuten.
  • Aristoteles filosofo nagusia. Neoplatonismoa zabaldu humanisten artean.
  • Petrarka eta Lorenzo Valla lehen humanista handiak, geroago Erasmo eta Montaigne.

ERRENAZIMENTUA

  • XV. mendetik XVI. mende amaierara doan aldi historikoa.
  • Mundu klasikoko kultura berreskuratu = zubi bat antzinaro klasikoaren eta orainaldiaren artean (Erdi Aroa alde batera utzi).
  • Antropozentrismoa: gizakiak berak badu bere kabuz pentsatzeko eta erabakitzeko ahalmena. (Erdi Aroan Jainkoa zen erdigunea)
    • Gizakiak bere buruaren duintasun morala eta historikoa deskubritu zuen, handik aurrera, gizakia da gauza guztien neurria.
  • Eredu berriak ezarri zituen Errenazimentuak:
    • Zaldun eredugarria: trebea, letretan aditua…
    • Intelektual eredugarria (Leonardo da Vinci adibidez).
    • Politikari eredugarria (Nikolas Makiavelok planteatu zuen).
    • Kristau eredugarria (Erasmo Rotterdamoak deskribatu zuen).
    • Emakume eredugarria: Jainkoaren ispilu.

LITERATURA GENEROAK

SAIAKERA

  • Erasmo Rotterdamgoa:
    • Humanista kristaua.
    • Latinez idatzi.
    • Enchiridion obra nagusia.
    • Erreformaren aitzindaria (baina ez zituen sekula Luteroren irtenbide apurtzaile eta oldarkorrak onartu).
    • Bibliaren interpretazio berriak europarren kontzientzia aldatu zuen.
  • Michel de Montaigne
    • Saioak (Essais) obra nagusia frantsesez idatzi zuen.
    • Izenarekin batera generoa asmatu zuen: genero irekia da, ikasbidean oinarritua.
    • Montaigne egile klasiko paganoen aholku eta aipuez baliatzen da bere obran. Espiritu tolerantekoa eta liberala zen Montaigne.
    • Egilearen iritzi askea nagusitzen da garaiko dogma eta aurreiritzi erlijiosoen gainetik.
    • Funtsezko gauzei buruz inork ez bezalako ezagutza sakona erakutsi zuen.

LITERATURA GENEROAK

ELEBERRIA:

  • 3 genero:
    • Zaldun eleberriak: Eleberri gortesauaren eraginez idatzitakoak dira. Zaldun baten ekintza handiak kontatzen dira. Pertsonaiak arketipikoak dira, abenturak kokaleku fantastikoetan gertatzen dira.
    • Artzain eleberriak: Virgilioren eredua imitatuz sortuak. Bidaia da tramaren elementu egituratzailea. Maitasunak jota daude artzainez mozorrotutako pertsonaiak eta maitasun penak kontatzen dizkiote elkarri, paraje eder batean (locus amoenus).
    • Eleberri pikareskoa: Literatura pikareskoa egile ezezaguneko El Lazarillo de Tormes (1554) hasten da. Anti-heroi baten bizitzak izaten dira tramaren osagai nagusiak.
  • 2 idazle:
    • François Rabelais: Gargantua eta Pantagruel.
    • Miguel de Cervantes: On Kixote Mantxakoa (zaldun eleberria).

POESIA:

  • Poesia narratiboa (edo epika jasoa):
    • Erdi Aroko gesta kanten ordezko.
    • Homeroren eta Virgilioren ereduak jarraitu.
  • Poesia lirikoa:
    • Erdi Aroa eta gero maitasun gortesaua planteatzeko moduak ez zuen hedatzeari utzi Mendebaldeko lirikaren zati handi batean.
    • XVI. mendeaz geroztik Petrarkaren Canzionerea erreferentzia sahiestezina izan zen Europako lirikan (petrarkismo). Eragina: Garcilaso de la Vegarengan, San Juan de la Cruzengan, Pierre de Ronsardengan.
    • Autore nagusiak:
      • Pierre de Ronsard (frantsesa): Maitasunak. (tempus fugit, carpe diem)
      • William Shakespeare (ingelesa): Sonetoak. (tempus fugit)

ANTZERKI ISABELDARRA

Antzerki isabeldarra Ingalaterran XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendearen lehen hamarkadetan garatu zen. Isabeldar deitzen zaio, Elisabet I.aren garaian gertatu zelako.

Antzoki ingelesak patio irekiak ziren, agertokia atzealdean egoten zen, eta agertokiak hiru maila edo altuera izaten zituen.

Antzezlanetan ez zen ia eszenografiarik izaten, eta eszena girotzeko elementu konbentzionalak erabiltzen zituzten (besaulkiak, aulkiak, landareak...).

Antzerkiaren testua:

  • Hitzak neurtuz.
  • Bost ekitaldiko obrak izaten ziren.
  • Ez zioten hiru unitateen arauari jarraitzen.
  • Hiru azpigenero: tragedia, drama historikoa eta komedia.

WILLIAM SHAKESPEAREN EZAUGARRIAK

  • Shakespearek herri tradizioa eta antzerki jasoa bateratu.
  • Pertsonaien taxutzea da Shakespearen ekarpen nagusietako bat. Pertsonaia konplexu eta biribilak sortzen ditu, euren ertz eta kontraesanekin, ez ditu epaitzen.
  • Antzerkia antzerkiaren barruan (meta-antzerkia) birsortu zuen maiz Shakespearek.
  • Tragedian, komediaren elementuak nahastu zituen egile ingelesak: clown edo fool deitzen diote ingelesez pertsonaia barregarriei; Shakespeare konbentzio klasikoen aurka azaltzen da, tragedietan komedietako elementuak sartzen dituelako.
  • Komediaren kasuan, Shakespearen lan asko obran koralak dira.
  • Hizkuntzarekin jolastea gustatzen zitzaion, hau da hitz jokoak eta hots jokoak egitea.
  • Haren testuak biziak, malguak eta argitsuak dira. Batzuetan hizkuntza konplikatua erabiltzen du, jende xehearengana iristeko gaitasuna dauka.
  • Strafordera erretiratu ondoren idatzi zuen obretan, Ekaitza eta Cimbelino esaterako, sinbologiarako joera ageri du eta elementu fantastikoak agertzen dira.

Descargar

PDF Word HTML