Arkitektura modernoa: arrazionalismoa, organizismoa eta historizismoa
ARRAZIONALISMOA
Arrazionalismoa arkitektura mugimendu bat da. Arkitektura funtzionala egin nahi zuen, forma sinple eta bolumen hutsekoekin. Printzipio nagusia hau zen: forma funtzionalari jarraitzen dio. Bauhaus diseinu eskolako zuzendaria Mies van der Rohe zen.
BAUHAUS
Bauhaus diseinu eta arkitektura eskola izan zen, Alemanian sortua gerra ondoren. Diseinua industriala zen, eguneroko gauzak (lanparak, altzariak) eta etxebizitzak eraikitzen zituena.
MIES VAN DER ROHE
Bere obraren ezaugarria materialekiko interesa da. Harria, marmola... bere obretan erabiliko ditu. Berak diseinatu zuen Bartzelonako Erakusketa Unibertsala, 8 zutabez osatua.
LE CORBUSIER
Mugimendu kubista erabili zuen eta forma geometrikoak erabili zituen (zuzenak, zilindroak...). 4 printzipio zituen: piloteak erabiltzea, lorategi sabaiak, leiho etzanak eta planta librea.
ORGANIZISMOA
20. mendean ipar-amerikarrek etxe orratzak egiten jarraitu zuten hiri handietan. 30. hamarkadan etxebizitza familiar asko egin ziren, Bigarren Mundu Gerran aberastu zelako. Horrela sortu zen organizismoa, arkitektura naturan integratzen saiatu zena. Mugimendu hori arkitekto Lloyd Wright-ek egin zuen.
LLOYD WRIGHT
Ideia bat zuen: espazioa barrutik kanporantz sortzen zena. Bere obrak eraikitzeko, forma bizietan bilatzen zuen inspirazioa. Urjauziko etxea hormigoizko hiru plano horizontalen gainean dago eraikia. Bilakaera onaren adibide egokiena New Yorkeko Guggenheim museoa da.
BILBOKO GUGGENHEIM MUSEOA
Frank O. Gehry-k Bilbon eraiki zuen, hiru mailatan pentsatua. Zilueta bitxiz eraikia dago eta material harrigarriz: titanioz estalia, eta zubiaren bestaldeko dorrea harrizko kareharriz.
HISTORIZISMOA ETA BURDINAZKO ARKITEKTURA
Barry eta Pugin (Britainiar Parlamentua), Nash (Brighton-eko Errege Pabiloia), Garnier (Pariseko Opera), Gustave Eiffel (Eiffel dorrea), Joseph Paxton (Londresko Crystal Palace, Chicagoko eskola, Pariseko Haussmann plana).
ARRAZIONALISMOAREN OBRA NAGUSIAK
- Lloyd Wright: Kaufmann egoitza
- Martin Gropius: Dessauko Bauhaus eraikina
- Mies van der Rohe: 1929ko Bartzelonako erakusketa eta Alemaniako Pabiloia
- Le Corbusier: Villa Saboya
- J. Utzon: Sydneyko opera
- R. Rogers eta R. Piano: Pariseko Pompidou zentroa
- Frank O. Gehry: Bilboko Guggenheim museoa