Argudio testua egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

 

ARGUDIO TESTUA
: NORK BERE IRITZIA, IDEIA EDO USTEA DEFENDATZEKO ERABILTZEN DUEN ARRAZOI, GERTAKIZUN EDO ARGUDIOZ OSATURIKO TESTUARI ESATEN ZAIO ARGUDIO TESTUA. ARGUDIO TESTUAREN BITARTEZ GURE PENTSAMENDUAK, JARRERAK ETA EKINTZAK ARRAZOITZEN ETA JUSTIFIKATZEN DITUGU EDO BESTERENAK GAITZESTEN ETA ARBUIATZEN. ARGUDIO TESTUAK LAU ELEMENTU IZATEN DITU: ARGUDIOAREN OBJEKTUA, TESIA, ARGUDIOAK ETA ONDORIOA. ARGUDIOAREN OBJEKTUA
ARRAZOITZEN ETA ARGUDIATZEN DEN GAIA BERA DA.
TESIA, GAIAREN AURREAN ARGUDIATZAILEAK HARTZEN DUEN JARRERA DA, HAU DA, DEFENDITZEN DUEN IKUSPUNTUA.
ARGUDIOAK, TESIA DEFENDATZEKO EMATEN DIREN ARRAZOIAK DIRA. GAIAREKIN ETA DEFENDATZEN DUGUN TESIAREKIN LOTUTA EGON BEHAR DUTE BETI.
ONDORIOA, TESIAN EMANDAKO IRITZIA EDO IKUSPUNTUA INDARTUTA GERATZEN DA.


ARGUDIOZKO TESTUAREN BEREZITASUNAK


:

ORDENA

GAIA EDO TESIA DEFENDATZEKO ERABILTZEN DIREN ARGUDIOAK, DATUAK ETA GERTAERAK MODU ORDENATU ETA KOHERENTEAN AGERTU BEHAR DIRA.

ARGITASUNA ETA ZEHAZTASUNA

ERABILTZEN DEN HIZKUNTZAN ETA BARRUKO EDUKIAN ZEHAZTASUNA IZANGO DA NAGUSI. ARGUDIOAK ZEHATZAK ETA ARGIAK IZANGO DIRA, ETA HORRETARAKO ERABILTZEN DIREN IDEIAK ETA HITZAK ERE BAI.

SOTILTASUNA

GAUZAK ERA SOTILEAN AZALDU BEHAR DIRA, ESTILO ZAIL ETA KORAPILATSURIK ERABILI GABE ETA SASI-JAKINTSU ITXURARIK EGIN GABE. JAKINTSUEK EDERKI ASKO ZABALDU IZAN DUTE GAUZA ZAILAK ERE HIZKUNTZA ERRAZ ETA SOTILEAN ESAN DAITEZKEELA.

OBJETIBOTASUNA

ARRAZOI EDO ARGUDIO OBJEKTIBOETAN OINARRITUTA DEFENDATU BEHAR DUGU GURE TESIA EDO GURE IRITZIA. GAUZA JAKINA DENA EDO AKATS NABARMENA DENA EZ DAGO DEMOSTRATZEN ARITU BEHARRIK.

SENDOTASUNA

GURE ARGUDIO TESTUA SENDOAGOA IZANGO DA DATU ZEHATZAK, INFORMAZIOA, AIPAMENAK, DOKUMENTUAK, BESTE IKERKETEN ONDORIOAK ETA ABAR EMATEKO GAI BALDIN BAGARA.


ARGUDIO TESTUAREN EGITURA


: ARGUDIO TESTUETAN OROKORREAN TESI EDO ARAZO BATETIK ABIATUZ, TESI BERRI EDO ONDORIO BATERA HEDATZEN DA, BERAU OINARRITZEN DEN ARGUMENTUEN AZALPENAREN BIDEZ. HASIERAKO TESIA, ARGUDIOAREN GARAPENA ETA TESI BERRIA EDO ONDORIOA.

HASIERAKO TESIA

TRATAGAI DEN ASUNTU, GORABEHERA, ARAZO EDO KONTRA EGIN NAHI ZAION POSTURAREN AIPAMENA DATOR.

ARGUDIOAREN GORPUTZA

DEFENDATZEN DEN JARRERA INDARTZEKO EDO AURKAKOA ERREFUSATZEKO BEHARREZKOAK IRIZTEN DIREN ARGUDIO, DATU, IDEIA, EXENPLU, ETA ABARREN FORMULAZIOA EGITEN DA. ARGUDIOAREN TRATAMENDUAN, DENA DEN, BI MODUTARA JOKATU OHI DA. BATZUETAN, IGORLEAREN TESIA HASIERATIK BERTATIK DATOR EMANA, ETA IDEIA NAGUSI HORRETATIK DEDUZITZEN DIRA ARGUDIO GUZTIAK. BESTEETAN, TESIA AZKENEAN DATOR, AURRETIK EMANDAKO ARRAZOI ETA ARGUDIOETATIK INDUZITUZ. ZUZEN-ZUZENEAN JOAN IDEIA NAGUSIRA, TESIRA, (DEDUZITZEKO ARGUDIO MODUA ERABILIZ) EDO (INDUKZIOZKO ARGUDIOAREN BIDEA JARRAITUZ) ZEHARKAKO BIDEA HOBETSI, ETA ALDERANTZIZ.

ONDORIOA

ARRAZOIEN ONDORIOZTAPENA EDO EKARPENA BILTZEN DUEN AZKEN PARTEA. 

ARGUDIO TESTUEN EZAUGARRI LINGUISTIKOAK


:

MAILA FONIKOAN

ERDARAKADA GEHIAGO ERABILTZEAREN ONDORIOZ.

MAILA MORFOSINTAKTIKOAN



ESAN, USTE, IRITZI, ARGUDIATU, ERANTZUN, ERREFUSATU… MOTAKO ADITZAK.

PERPAUS SUBORDINATUAK(MENDERAKUNTZA) DEXENTE ERABILTZEN DIRA; BAITA AURKARITZA JUNTADURAKO JUNTAGAILUAK ERE.

-)

LAGUNTZAILEEN UGARITASUNA(ADJEKTIBOAK, OPOSIZIOAK) GUZTIA, ARGITASUNA ETA ULERGARRITASUNAREN BILA.

LEHENENGO PERTSONA ETA PLURAL MAIESTATIKOA ASKO ERABILTZEN DA.

MAILA LEXIKO-SEMANTIKOAN



ESANAHI BAKARREKOAK EZ DIREN TEKNIZISMOAK ERABILTZEA. ESANAHIA, AUTOREAK MANEIATZEN DUEN IDEOLOGIA-SISTEMAN ZEHAZTEN DA. 

ZENBAIT BALIABIDE ERRETORIKO ERABILTZEA, ADIBIDEZ: ANAFORA, ELIPSIA, PARALELISMOAK…



BEHIN ETA BERRIZ, HITZAK BIDERFINITZEN DIRA, ULERGARRITASUNAREN, DIBULGAZIO NAHIAREN ADIBIDE DELARIK.

FORMULAK, KULTISMOAK, AIPUAK ETAB. ERABILTZEA, AUTORITATEAREN ALDE EGITEKO MODU GISA

.-)

PENTSAMENDUAREN ALORREKO BALIABIDE ERRETORIKO ZENBAIT ERABILTZEA: METAFORA, METONIMIA, ANTITESIA…

TESTUAREN MAILAN

LOKAILUAK, ARRAZOIAK LORTZEKO ETA KONKLUSIOAK EMATEKO. ARRAZOIAK EMATEKO: GAINERA, BAITA ERE… ARRAZOIAK KONTRAJARTZEKO: BAINA, HALA ERE… ETA KONKLUSIORAKO: BERAZ, HONELA… IGORLE-HARTZAILEAREN JOKOAK GARRANTZI HANDIA DU. EGITURAN BEREBIZIKO GARRANTZIA DU TESIEN ETA ARGUDIOEN GORPUTZAK. HORIEN BLOKE EDO ZATIKAKO ONDO ZAINDU BEHAR.

Entradas relacionadas: