Argudio motak euskaraz: definizioak eta adibideak

Lengua y literaturaActualizado el 2,67 KB

Resumen

Dokumentu honek euskarazko argudio motak azaltzen ditu: autoritate-argudioa, tradizioan oinarritutakoak, kausa-ondorio argudioak, kontra-argudioak eta adibideetan oinarritutakoak. Argudio bakoitzaren definizioa, hizkuntza baliabideak eta adibide zehatzak ematen dira, testu argudiatzaileak idazten eta ulertzen laguntzeko.

Puntos clave

  • Autoritate-argudioak gai jakin batean aditua den pertsona edo erakundearen esanak erabiltzen ditu iritzia indartzeko.
  • Tradizioan oinarritutako argudioek esaera zaharrak, atsotitzak edo esapideak erabiltzen dituzte.
  • Kausa-ondorio argudioek baieztapen baten eta haren justifikazioaren arteko erlazio logikoa adierazten dute (ondorioz, horregatik, beraz...).
  • Kontra-argudioek aurretik jasotako argudio bat indargabetzea dute helburu, aurkaritza testu-antolatzaileen bidez (baina, halere, dena den...).
  • Kortesia formulak ("Egia da...", "Onartzen dut...") kontra-argudioetan erabiltzen dira aurkaritza leunago adierazteko.
  • Adibideetan oinarritutako argudioek errealitateko adibide esanguratsuak gehitzen dituzte iritzia sendotzeko.

Ponte a prueba

Argudio Motak: Definizioak eta Adibideak

Autoritate-argudioa

Iritzia egia dela frogatzeko, igorlearen iritzi bera duen eta gaian aditua den autoritate batek esandakoa erabiltzen da. Gure iritziari indarra emateko, gai jakin horretan aditua den eta gure iritziarekin bat datorren pertsona edo erakunde batek adierazitakoa txertatzen dugu.

Horretarako, hizkuntza baliabide jakin batzuk erabiltzen ditugu: frogatu duenez, dioenez, adierazi duenez, aditzera eman duenez, arabera, argitu duenez...

Adibidez: Ikastetxera gosaldu gabe etortzea ez da ona; Osasunaren Mundu Erakundeak egindako ikerketak frogatu duenez, lehenengo otordua garrantzitsua da eguneko eginbeharrak aurrera eramateko.

Tradizioan oinarritutako argudioak

Iritzia indartzeko, tradizioa islatzen duen esaera zahar, atsotitz edo esapide bat erabiltzen da.

Adibidez: AHTren eraikuntza-lanak ziztu bizian ari dira txikitzen naturak hainbeste urteetan sortu duen edertasuna. Esaerak dioen bezala, txapel batekin buru bi ezin estali.

Beste adibide batzuk:

  • Zozoak beleari ipurbeltz.
  • Kalean uso, etxean otso.
  • Begi itsuak negarrik ez.
  • Besteren buztanarekin euliak kendu nahi.
  • Eder edo itsusi, zein begik ikusi.
  • Hobe dira lanak ezen famak.

Kausa-ondorio argudioak

Baieztapen baten eta hura justifikatzeko ematen diren argudioen artean, kausa-ondorio erlazio logikoa egoten da. Erlazio horiek adierazteko hizkuntza egitura jakin batzuk erabiltzen ditugu: ondorioz, horregatik, hortaz, beraz, hori dela eta...

Adibidez: Egunero gosaldu behar duzu. Zergatik uste duzu zorabiatu zela atzo Jon gelan?

Kontra-argudioak

Aurretik jasotako argudio bati indarra kentzean datza. Honen helburua jasotako argudioa indargabetzea eta gure iritzia gailentzea da. Horretarako, kortesia formulak eta aurkaritza adierazteko testu-antolatzaileak erabili ohi dira.

Aurkaritza testu-antolatzaileak:

  • baina
  • halere
  • dena den
  • hala eta guztiz ere
  • aitzitik…

Kortesia formulak:

  • Egia da...
  • Onartzen dut...
  • Ados nago hein batean...
  • Ukaezina da...
  • Bat nator...

Adibideetan oinarritutako argudioak

Gure iritziari indarra emateko, errealitatik hartutako adibide esanguratsuak gehitzen dira. Adibidea gehitzeko, hizkuntza baliabide jakin batzuk erabiltzen ditugu: adibidez, esaterako, horren lekuko ditugu...

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da autoritate-argudioa?

Iritzia egia dela frogatzeko, igorlearen iritzi bera duen eta gaian aditua den autoritate batek esandakoa erabiltzen da. Horretarako "frogatu duenez" edo "dioenez" bezalako baliabideak erabili ohi dira.

Zein hizkuntza egitura erabiltzen dira kausa-ondorio argudioetan?

Ondorioz, horregatik, hortaz, beraz, hori dela eta... bezalako egiturak erabiltzen dira kausa-ondorio erlazio logikoa adierazteko.

Zertarako erabiltzen dira kortesia formulak kontra-argudioetan?

Aurkaritza adierazteko erabiltzen dira, lehenik jasotako argudioa onartuz. Adibidez: "Egia da...", "Onartzen dut...", "Ados nago hein batean...".

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein argudio motak erabiltzen du gaian aditua den pertsona baten esana?
2. Zein da tradizioan oinarritutako argudioen ezaugarri nagusia?
3. Zein testu-antolatzaile erabiltzen da aurkaritza adierazteko?
4. Zer helburu du kontra-argudioak?
5. Zein da kausa-ondorio erlazioa adierazten duen hizkuntza egitura bat?
6. Zer erabiltzen da adibideetan oinarritutako argudioetan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.