Antzerkiaren oinarriak, literatura mugimenduak eta baliabideak
Dramatika: egilea eta zuzendaria
Egilea: Antzerki lanaren lehenengo sortzailea da; testua idazten duena eta testua taularatzen duena ez du zertan pertsona bera izan. Egileak pertsonaiak eta argumentua atontzen ditu, bakoitzak zer esan eta egingo duen asmatzen du.
Zuzendaria: Antzerki lanen bigarren sortzailea da. Aktoreen mugimenduak eta agertokian aurkezten diren elementu guztiak testuari eta istorioari egokitzeaz arduratu behar du.
Barne egitura
Hasiera, korapiloa eta amaiera ditu:
- Hasiera: Toki eta pertsonaia nagusien aurkezpena.
- Korapiloa: Pertsonaien arteko erlazioak korapilatu eta arazoa aurkezten da.
- Amaiera: Korapiloa askatu. Komediek amaiera zoriontsua dute; tragediak, aldiz, heriotzan amaitzen dira; eta dramak, hala beharrez, heriotzarik ez bada ere, nahigabean amaitu ohi dira.
Kanpo egitura
Antzerki testua taularatzean, ekitaldien banaketa agerikoa da, denbora edo leku saltoa dela eta, agertokia aldatu behar denean. Halaber, ekitaldi bakoitza hainbat zatitan banatzen da: agerraldiak edo eszenak. Pertsonaien irteera edo sarrera bakoitzak agerraldi bat hasi dela adierazten du.
Literatura mugimenduak
Erromantizismoa
XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren lehen erdian kokatzen da. Ezaugarriak:
- Arrazoimena baztertzea.
- Gizabanakoaren garrantzia.
- Nazionalismo indartua.
- Naturari garrantzi handia ematea.
- Exotismoa.
- Sentimenduei oso lotuta egotea.
Errealismoa
XIX. mendean garatu zen. Ezaugarriak:
- Errealitatearen analisi zientifikoa.
- Salaketa xede izatea.
- Narratzaile orojakilea.
Abangoardiak
- Futurismoa: Teknologia berriak, militarismoa eta indarkeria goraipatzen ditu.
- Kubismoa: Poemako hitzen kokapen tipografikoari ematen dio garrantzia.
- Dadaismoa: Futurismoaren aurkako mugimendua.
Baliabide literarioak
Baliabide fonetikoak
- Aliterazioa: Hots bera edo antzekoak errepikatzea.
- Onomatopeia: Naturako soinuak imitatzen dituen hitza.
- Paranomasia: Oso antzeko hitzak elkarren ondoan jartzea.
- Palindromoa: Ezkerretik eskuinera eta alderantziz berdin irakurtzen dena.
- Similikadentzia: Bi bertso-lerro edo gehiago atzizki berberarekin amaitzea.
- Tautograma: Testuko hitz guztiak letra berarekin hastea.
- Anagrama: Hitz bateko letrak nahastuz sortzen den hitza.
Baliabide sintaktikoak
- Hiperbatona: Esaldiaren hitzen ordena logikoa aldatzea.
- Asindetona: Juntagailuak eta lokailuak ezabatzea.
- Polisindetona: Asindetonaren kontrakoa.
- Anafora: Lerro hasieran hitz bat edo batzuk errepikatzea.
- Epanadiplosia: Esaldi edo bertso-lerro baten hasieran eta amaieran hitz bera jartzea.
- Kateaketa: Lerro bateko azken hitza hurrengoaren hasieran errepikatzea.
- Elipsia: Hitz bat edo batzuk ezabatzea, ulermena oztopatu gabe.
- Paralelismoa: Sintaxi-egitura bera errepikatzea.
- Kiasmoa: Perpausen bi osagai hurrengo esaldian alderantziz erlazionatzea.
Baliabide semantikoak
- Konparazioa: Bi elementu alderatzea antzekotasuna agerian uzteko.
- Metafora: Elementu erreal bat irudikatu batekin identifikatzea.
- Metonimia: Kontzeptu bat adierazteko beste hitz bat erabiltzea (zatia-osotasuna, egilea-obra, etab.).
- Pertsonifikazioa: Izaki bizigabeei gizakien ezaugarriak ematea.
- Sinestesia: Zentzumen bati dagokion ezaugarria beste bati lotzea.
- Hiperbolea: Egoerak neurriz gain puztea edo gutxitzea.
- Antitesia: Aurkako esanahia duten ideiak elkartzeari.
- Paradoxa: Itxuraz zentzugabeak diren edo kontraesana adierazten duten ideiak.
- Ironia: Pentsatzen denaren kontrakoa esatea.
- Galdera erretorikoa: Erantzunik espero ez duen galdera enfatikoa.