Ahozko Literatura: Ezaugarriak eta Generoak

Lengua y literatura3,34 KB

Ahozko Literaturaren Ezaugarri Nagusiak

Ahozko literatura ahoz sortutako literatura da, oro har.

Transmisio Motak

  • Tradizionala: Ez du egile ezagunik eta ahoz aho transmititu da, oroimenaren laguntza hutsez. Horregatik, mendeetan zehar aldaerak izan dituen literatura mota da, adibidez, baladak.
  • Ez-tradizionala: Egile ezaguna eta biziraupen laburra izaten du, normalean. Ez da oroimenean gordetzen, ezta aldaerarik sortzen ere.

Ahozkotasuna

Gehienetan, testuak ahoz sortu, ahoz eskaini eta ahoz transmititzen dira belaunaldiz belaunaldi. Batzuetan, baina, idatziz sortu arren, gainerako prozesu guztia ahoz gertatzen da.

Bat-batekotasuna

Literatura idatzian bat-batekotasunak ez du lekurik. Aldaketa eta zuzenketa egiteko aukera ematen dio idazleari.

Jendaurreko Jarduna

Entzuleak lankide ditu, beren txalo, keinu eta, sarritan, parte-hartze zuzenarekin.

Transmisioa eta Ondorioak

Ahoz aho transmititzen den literaturak euskarri idatzirik ez izateak ondorio jakinak ekarri ditu:

  1. Testu beraren aldaera desberdinak ikusi ahal izaten dira.

  2. Kasu batzuetan, hizkuntza batean aurkitzen diren testuak beste hizkuntza batean topatzea. Baliteke antzina-antzinako tradizioan testu horiek bat izatea.

  3. Testuen arteko kutsadura.

Estilizazioa

Estilizazioa esan behar dena ahalik eta hitz gutxienekin esatean datza.

Estilo-Baliabideak

Arintasuna eta erakargarritasuna lortu nahian, kontalariak harridurazko esaldiak, onomatopeiak, keinuak, eta abar erabili ohi ditu.

Ahozko Literatura Generoak

Herri-Antzerkia

  • Pastorala: Pertsona ezagun baten bizitzan oinarritzen den antzerki-mota da.
  • Maskarada: Inauteri-giroko ikuskizuna da. Pertsonaiek herrian ezagunak diren ofizioak irudikatzen dituzte.
  • Xaribariak: Moral zuzentzat hartu ohi denetik kanpo bizi denari egiten zaion antzerki bidezko abisua da.

Baladak

Poema narratiboa da, hau da, bertsoz kontatutako istorioa.

Ezaugarriak:

  • Leku-denborako jauziak
  • Exordioa edo sarrera
  • Formulak
  • Zenbakiak

Bertsolaritza

Elementuak:

  • Neurria: Silaba-kopurua eta puntu-kopurua.
  • Doinua
  • Errima

Ipuingintza

Ezaugarriak:

  • Hasierako eta amaierako formulak.
  • Lekuak: Ekintzak du garrantzi gehien, ekintzen kontaketak. Lekuak, beraz, bigarren mailako garrantzia duela esan daiteke. Gertuko leku ezagunen ondoan, leku ezezagunak ere ageri dira, eta baita leku misteriotsuak ere.
  • Denbora: Aspaldi gertatutakoak kontatzen dira.
  • Pertsonaiak: Zehaztugabeak. Pertsonaia-tipoak erabiltzen dira: arruntak (aita-amak, umeak, ehiztariak...), misteriotsuak (sorginak, jentilak, lamiak...) eta animaliak (azeria, otsoa, txerriak...).
  • Egitura: Hasierako egoera orekatsua hautsiko duen arazo edo beharrizan bat sortzen da; heroiak, bere kabuz edo laguntzaileekin, aurkakoei aurre egin eta bere helburua lortuz, oreka berreskuratuko du.

Descargar

PDF Word HTML