Agustin Hiponakoa: Jainkoaren eta Lurreko Hirien Filosofia
Agustin Hiponakoa: Lurreko Hiria eta Jainkoaren Hiria
Historiaren Filosofia: Ikuspegi Lineala
Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustinekin hasten da. Grekoen ikuspegi ziklikoari (historia bera errepikatzean) aurka eginez, Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen. Ikuspegi honen arabera, denbora lerro zuzen gisa ulertzen da, eta ez zara inoiz leku berdinetik pasatzen, nahiz eta antzekoa izan. Gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren helburuaren arabera ulertu behar da. Agustinek, Jainkoaren Hiria idazlanean azaltzen du Historiaren filosofia.
Historiaren Eklesiologia eta Zentzua
Beraz, Jainkoaren Hiria idazlanean ez dugu historiaren filosofia hutsa ikusi behar, ezta historiaren teologia soilik ere. Zehatz esateko, Historiaren eklesiologia bat da (osotasunaren zientzia, historiaren kontzeptua osotasunean hartuta). Agustin izan zen Historia unibertsalaren zentzua (eklesiologia) sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria. Historia-ekintza hutsetan gelditu gabe, ekintzak ulertzen eta haiei zentzua aurkitzen saiatu zen.
Bi Hirien Dualismoa
Onaren (Jainkoa) eta gaitzaren (Deabrua) artean sortutako dualismo Platonikoan oinarrituta, Agustinek distantziak nabaritzen ditu, Platonek ez bezala.
Bi Hiritar Motak
Munduko gizakiak bi aldetan banatzen ditu Agustinek:
- Lurreko Hiriko Hiritarrak: Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak. Norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak.
- Jainkoaren Hiriko Hiritarrak: Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Nork bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak (ulermen heteronomoa).
Autonomia eta Heteronomiaren Dialektika
Autonomia eta heteronomia kontzeptuak desberdintzen dira. Autonomiari dagokionez, lurreko hiritarrak dira, berekoiak eta indibidualak. Beste alde batetik, heteronomiaren bidez definitzen direnak zeruko herritarrak dira, altruistak, taldekoiak eta sozialak. Bi elementu hauen artean dialektika sortzen da, dialektika Agustindarra.
Jainkoaren hiriko hiritarrek munduko balioak Jainkoarengana heltzeko bitarteko bezala erabiltzen dituzte.
Hirien Nahasketa eta Epaiketa
Jainkoaren hiriko eta lurreko hiriko hiritarrak nahasirik daude historian zehar. Gero banandu egingo dira: batzuk sarituak eta besteak zigortuak.
Bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren hiriaren behin betiko garapena iritsi arte. Horregatik, azken eguneko epaiketa arte, bi hiriak, Jainkoaren Hiria eta Lurreko Hiria, nahasita daude, eta bereiztezinak dira.
Estatuaren eta Elizaren Interpretazioa
Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutiarra Elizaren berdintzat hartzea ere. Dena dela, historikoki, zenbait unetan horrelako interpretazioak egin direla esan beharra dago.
San Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta daude, eta, ondorioz, eztabaidaezina den auzia da.