Joaquin Costaren "Oligarquia y caciquismo" (1901): Errestaurazioaren kritika laburpena
Resumen
Testuak Joaquin Costaren "Oligarquia y caciquismo" saiakera politikoaren (1901) pasarte bat aurkezten du, Errestaurazioaren garaian Espainian zegoen sistema politikoaren kritika egiten duena. Oligarkia kontserbadoreen eta liberalen txandakatzea, jauntxoen eta hauteskunde iruzurraren papera eta Canovasen sistemaren helburuak azaltzen ditu. Gainera, 98ko krisiaren eta Errestaurazioaren gainbeheraren testuingurua ere ematen du, Primo de Riveraren kolpearekin amaitzen dena.
Puntos clave
- Joaquin Costaren "Oligarquia y caciquismo" saiakera politikoa 1901ean argitaratu zen eta Espainia osoari zuzendua zegoen.
- Errestaurazioa 1874an hasi zen, Alfontso XII.aren bidez, eta Antonio Canovas del Castillok bideratu zuen.
- Kontserbadoreen eta liberalen arteko txandakatzea hauteskunde iruzurraren bidez bermatzen zen, eta jauntxoek herritarrak kontrolatzen zituzten.
- El Pardoko Itunak Canovasen eta Sagastaren arteko txandakatzea hitzartu zuen.
- 98ko krisian Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen Parisko Bake Hitzarmenaren ondoren.
- Erregeneracionismoak Errestaurazioaren sistema berritzea proposatzen zuen, eta Joaquin Costa izan zen mugimendu horren aitzindaria.
1881ean txandakatze sistema hasi zen, Alderdi Liberalak hartu zuenean agintea Sagastarekin. Sagastak, proiektu erreformista proposatu zuen, baina ezerezean gelditu zen, Kontserbadoreak 1884an agintea berreskuratu zutenean. Ondoren, Alfonso XII.A hil ondoren bere emazte MARIA KRISTINAK hartu zuen tronua haien seme Alfontso XIII.Az haurdun zegoela. Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoari era Errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten El Pardoko Itunaren bidez. 90eko hamarraldian, alderdien txandakatzea zorrotz bete zen. Baina alderdi biek zailtasun politiko, sozial eta ekonomiko gogorrak jasan zituzten. Azken kolonien galerak garrantzi handia izan zuen, Errestauraziaoren lehen krisia biztu zuelako: 98ko krisia. 1895ean, Estatu Batuen laguntzarekin, independentziaren aldeko gatazka armatua hasi zen Kuban eta Filipinetan. 1898ko otsailean Estatu Batuak gerran sartu ondoren Espainiak errendizioa sinatu zuen Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. Itun horren arabera, Espainiak Estatu Batuen esku utzi zituen Puerto Rico eta Filipinak. Kuba, formalki independientea izan arren Estatu Batuen bebes herri modura geratu zen. Azken kolonien galerak bertako merkataritzaren monopolioa galtzea ekarri zuen. Kalte ekonomikoak ez ezik, ondorio politikoak ere ekarri zituen. Izan ere, agerian utzi zituen Errestaurazioko sistemaren akatsak eta pesimismoa eta gogo kritikoa nagusitu ziren espainiar gizartean. Horren adierazpideak izan ziren Erregenerazionismoa deritzon mugimendu ideologikoa eta 98ko belaunaldia deituriko idazle eta artista plastikoen taldea. Erregerazionismoak, Errestaurazioaren sistema berritzea proposatzen zuen, Espainiako arazo larriei aurre egiteko: jauintxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua, latifundismoa... Mugimendu horren aitzindaria Joaquin Costa izan zen. Bere idatziek eragin handia izan zuten XX.Mendearen hasieran. Ildo beretik, 98ko belaunaldiko kideek (Unamuno, Machado, Baroja...) eraberritze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian utzi zuten beren lanaren bitartez. 1902an adin nagusitasuna eman zioten ALFONSO XIII.Nari. Bere erreginaldian (1902-1931) Errestaurazioko sistemak gainbehera egin zuen. Txandakatze sistemaren krisiak, langileen mugimendua eta nazionalismoa indartzeak eta Marokoko gerrak (1909-1926) porrotara eraman zuten Errestaurazioaren sistema. Gainbehera horren erakusgarri izan ziren garai hartako krisi sozial eta politikoak. Horrek 1923an Primo de Riveraren Estatu kolpea bideratu zuen eta horrela amaitu zen Errestaurazioa eta hasiera eman zion diktadurari. Oposizioko indar politikoak ez ziren gai izan irtenbide bat emateko eduki zuten egoerari ejerzitoaren eskuartzerik gabe eta horrek diktadura militarra ezarri zuen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da Errestaurazioa?
Errestaurazioa 1874an hasi zen, Alfontso XII.aren bidez Borboien monarkia berriro ezarri zenean. Antonio Canovas del Castillok bideratu zuen, eta erregimen liberal moderatu bat ezarri zuen, bi alderdi nagusien txandakatzean oinarrituta.
Zer izan zen 98ko krisia?
1898ko krisia Espainiak azken kolonien galerak jasan zituenean gertatu zen, Estatu Batuekin izandako gerraren ondoren. Puerto Rico eta Filipinak Estatu Batuen esku utzi ziren, eta Kubak independentzia formala izan zuen, Estatu Batuen menpe geratuz.
Zer da caciquismoa?
Testuaren arabera, caciquismoa jauntxoek herritarrak kontrolatzeko zuten sistema da. Behe mailako, erdi mailako eta goi mailako jauntxoak probintzietan sakabanatzen ziren, eta gobernu zentralaren ordezkarien bitartekariak ziren oligarken eta jauntxoen artean.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.