K.Z.M. Motorrak: Funtzionamendua, Motak eta Ezaugarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,47 KB
K.Z.M. (Korronte Zuzeneko Motorra)
K.Z.M. energia elektrikoa korronte zuzenean hartu eta bere atal higikorren biraketaren ondorioz energia mekaniko bihurtzen duen motorra da. Oinarrizko elementuak bi dira: estatorea eta errotorea.
Estatorea eta Errotorea
- Estatorea: Motorraren atal finkoa da, eremu magnetikoa ezartzeko eginkizuna du. Horretarako, elektroimanaren poloen inguruan kokaturik dauden haril induzitzaileak erabiltzen ditu. Polo hauek karkasan kokatuta daude.
- Errotorea: Motorraren atal higikorra da. Induzitu izeneko burdinazko nukleo baten arteketan kiribildutako haril induzituez osatuta dago. Harilen muturrak, kolektorea osatzen duten delga izeneko kobrezko orri batzuetara soldatzen dira. Gainera, motorrak eskuilak ditu, haril induzituak