Energia: Zer da, motak eta erabilera
Energia
Zer da energia?
Gorputz baten energia gorputz horrek ingurua edo gorputza bera aldatzeko duen ahalmena da.
- Gorputzak energia du (gorputzak duen ahalmen bat)
- Gorputzak indarra egiten du (beste gorputz bati egiten dion zerbait)
Sistema internazionalean energiaren unitatea Joule (J) da.
Energia motak
Zinetikoa: Gorputz batek energia zinetikoa duela esaten dugu abiadurari esker duen energiaz ari garenean.
Potentzial grabitatorioa: Energia potentzial grabitatorioa deitzen zaio altuerarengatik gorputzak duen energiari.
Potentzial elastikoa: Gorputz elastikoek energia potentzial elastikoa dute.
Termikoa: Gorputzak bere tenperaturarengatik duen energia motari deitzen diogu energia termikoa.
Kimikoa: Gorputzak bere izaeragatik duen energia motari energia...