Materialismo Historikoa eta Iraultza: Marxen Teoria eta Eragina
Materialismo Historikoa: Iraultza
Materialismoa, Marxen ustez, errealitate bakarra dago: materia. Hegeli jarraituz, materia etengabe aldaketan dago. Errealitatea dialektikoa da, eta etengabeko aldaketa honen motorra klaseen arteko borroka da. Bidaia dialektiko honen erakusgarri historia da. Gizakiak aldaketa hori zuzendu behar du, gizarte zuzena sortzeko. Aurreko filosofoei leporatzen diena zera da: errealitatea interpretatu izana, aldatu beharrean. Horregatik, bere filosofia “PRAXIS” da.
Produkzio Modu Kapitalista eta Alienazioa
Produkzio modu kapitalistan gizakia alienatuta dago. Proletargoa burgesiak zapalduta dago, eta ez da bere buruaren jabe. Bere lana, bere esentzia dena, beste produktu bezalakoa bihurtzen da. Bizi ahal izateko, burgesak...