Kordobako Meskita: Arte Hispano-Musulmanaren Adierazgarri
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,37 KB
Kordobako Meskita: Historia eta Garrantzia
Kordobako Meskita (785-987) Iberiar penintsulako arte musulmanaren eraikin garrantzitsuenetako bat da. Kalifen garaian eraiki zen, omeiatarren dinastiaren mende.
Meskita baten ezaugarri nagusiak
Meskita arkitektura musulmanaren eraikinik bereizgarriena da. Han biltzen dira sinestunak ostiraleko otoitza elkarrekin egiteko; horretaz gainera, justizia egiteko eta Korana irakasteko tokia zen. Mahoma profetaren etxean inspiratuta dago, eta beti atal berak ditu:
- Patioa: Garbiketak egiteko iturria eta dorrea edo minaretea dituena. Minaretetik, muezinak otoitz egitera dei egiten die sinestunei.
- Otoitz-aretoa (harama): Koloma edo zutabez hornitua eta Meka hiri santurantz orientatuta.
- Madrasa: Eskola koranikoa.
español con un tamaño de 3,78 KB
catalán con un tamaño de 1,59 KB