Turismoaren bilakaera eta egungo garrantzia Espainian

GeografíaActualizado el 7,68 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako turismoaren bilakaera azaltzen du, 1960ko hamarkadatik gaur egunera arte. Eredu tradizionala, kanpoko eta barruko faktoreak, 1973-85 krisia, turismo eskari eta eskaintzaren ezaugarriak eta turismo motak jorratzen ditu. Ondorio demografiko, ekonomiko eta sozialak ere aztertzen ditu, eta 2020rako erronkak aipatzen ditu.

Puntos clave

  • Espainia munduko bigarren potentzia turistikoa da bisitari kopuruari eta diru-sarrerei begiratuta.
  • Eredu tradizionala eguzkian eta hondartzan oinarritzen da, masen turismoa da eta eskaintza merkea da.
  • Turismoaren hazkundea Bigarren Mundu Gerraren ondoren gertatu zen, garraioen aurrerapenari esker.
  • 1973-85 artean petrolioaren prezioaren igoerak krisia eragin zuen Espainiako turismoan.
  • Turismoak enpleguaren %12 baino gehiago sortzen du, eta lanpostu gehienak urtarokoak dira.
  • Turismoaren urtarokotasuna da arazo nagusietako bat, jendea uda, zubi eta Aste Santuan pilatzen baita.

Ponte a prueba

TURISMOA ESPAINIAN: 1960ko hamarkadatik oso garapen handia izan zuten eta gaur egun munduko bigarren potentzia turistikoa da jasotako bisitarien kopuruari eta turismoko diru-sarrerei erreparatuz. Bilakaera: Eredu​ tradizionala: Eguzkian eta hondartzan oinarritzen da, masen turismoa da eta eskaintza ugaria eta merkea da, adb: balear, kanariak. Udako turismoa izan ohi zen. Kanpoko faktoreak: Bigarren mundu gerra ostean gertatu zen, eta ondorioz maila ekonomiko ertainak gora egin zuen, garraioen aurrerapenari esker joan etorriak erraztu zirelako: hegazkina, trena. Barruko faktoreak: -Europako bezeroengandik hurbil egotea. -Baliabide natural bikainak eta uda bero eta lehorrak. -Kostu txikia, hotelak jatetxeak etab. Oso merkeak egiten zitzaizkien pezetak balioa galdu zuelako. Eredu​ tradizionalaren krisia: ​1973-85 artean Espainiako turismoak krisi une bat igaro zuen, petroleoaren prezioaren igoerak eragindakoa. Turismo eskaintzaren arazoak: -Prezioak garestitu egin ziren inflazioaren eraginez baina kalitatea ez zen handiagotu. -Turismo jomuga lehiakide berriak: agertu ziren inguru hurbilean eta urrun. Espainiako turismoaren ezaugarriak: Turismo eskaintza turistaren esku jarritako zerbitzuen multzoa da. -Produktuaren saltzailea bulegotan sustatzen duen erakundeak dira, baita bidaia- agenziek ere. -Turismo instalazioek turismoaren beharrizanei erantzuten diete. Ostatu ekintza oso zabala da. Turismo eskariaren ezaugarriak: Turismo eskariak eskaintzen dituen kolektiboa da. -Atzerriko eskaria, udakoa da. Gehienbat mendebaldeko eta iparraldeko Europatik iristen da. -Nazioko eskaria, turismo hau urtean zehar hobeto garatzen da. Aste santuan, udaran eta zubietan ematen da, eta udan ez da horrenbeste pilatzen. -Espainiako turismoaren arazoetako bat urtarokotasuna da, jende guztia uda, zubi edo Aste Santu garaian pilatzen baita.

Turismo motak

Urertzeko turismoan eguzki eta kostako eguzkia da nagusi. Mendiko turismoa, eta elur turismoa.Turismo ekologikoa parke natural babestuak bisitatzera. Hiriko turismoa ondare historiko artistiko eta kulturala duten hirietan egindako turismo kulturala da. Kirol- turismoa: kirolaren inguruko turismoa gero eta gehiago ematen da. Kongresu- turismoa.Kultur ikuskizunak: festak, musika edo dantza ikuskizunak. Turismo inguruak: Dentsitate handiko turismo inguru ezberdinak daude: -Eguzki eta hondartzeko turismo inguruak alde nabarmenak dituzte. Dentsitate ertain eta txikiko turismo inguruak eta puntuak: -Mediterraneoko eta Atlantikoaren hegoaldeko kostaldearen eta kostalde aurrean. -Galiziako eta Bizkaiko golkoko kostaldeak kostako eta barrualdeko inguruak. Turismoaren ondorioak: Ondorio demografikoak: -Kostako inguruetan, populazioak gora egin, helduak bertara joan lan bila. -Landa eta mendi inguruetan eta gainbeheran dauden hiri historiko batzuetan despopulatzea. Populatzean dituen ondorioak: -Kostaldean, turismoko hiriko poulatzea zabaldu eta konurbanizazioak sortzeari mesede egiten dio. -Landa espazioa, mendi- espazioa eta hiri batzuetan ondarea zaharberritzen lagundu. Ondorio ekonomikoak: -Turismoak enpleguaren % 12 baino gehiago sortzen du ( 2015an, %). Lanpostuak urtarokoak izan ohi dira. Efektu biderkatzailea du, turismoaren gorakadak nekazaritzan, industrian, eraikuntzan, garraioan eta merkataritzan du garrantzia. -Merkataritza- balantza konpentsatzen laguntzen du. -Garraio politikan eragina du. Ondorio politiko, kultural eta soziologikoak: Turismoaren bidez herrien arteko hurbilketa ematen da. -Turismoak tokiko gizartean eragina du, positiboa, gizarte-aldaketa eta modernizazioa supertzen duenean eta negatiboa bertako identitatea galtzen denean. Arazoak eta turismo politika: Aurrera begira, 2020 urtea helburu, honako erronka ditu turismoak: Eskaintzaren kalitatea. -Teknologia berrien erabilera. -Berrikuntzen erabilera. -Ingurumen- iraunkortasuna

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik hazi zen turismoa Espainian 1960ko hamarkadatik aurrera?

Bigarren Mundu Gerraren ondoren mailak ekonomikoak hobetu ziren eta garraioen aurrerapenak (hegazkina, trena) joan-etorriak erraztu zituen. Europako bezeroetatik hurbil egotea, baliabide naturalak eta pezetaren devaluazioak ere lagundu zuten.

Zein dira Espainiako turismoaren urtarokotasunaren arazoak?

Jendea uda, zubi eta Aste Santu garaian pilatzen da, eta gainerako urtean eskaria txikiagoa da. Horrek lanpostu urtarokoak eta eskaintzaren erabilera desorekatua eragiten ditu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan izan zen Espainiako turismoaren krisi nabarmena petrolioaren prezioaren igoerarengatik?
2. Zein da testuaren arabera munduko Espainiaren posizioa turismo potentzia gisa?
3. Zein turismo mota da Aste Santu, uda eta zubietan gehien pilatzen dena?
4. Zein ondorio demografiko eragiten du turismoak kostaldean?
5. Zein da testuan aipatzen den 2020rako turismoaren erronka bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.