Xabier Lizardi: bizitza, obra eta iritzi kritikoa
JOSE MARIA AGIRRE LIZARDI
1896an Zarautzen jaio eta 1933an Tolosan hil zen.
- Euskal idazle eta olerkaria.
- Tolosan egin zituen erdi mailako ikasketak eta zuzenbideko karrera Madrilen.
- Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagia izan zen.
- Lauxaeta eta Orixerekin batera, bere aroko olerkari hoberena da.
Ikasketak burutu ondoren Tolosako bankuan hasi zen lanean eta, ondoren, herri hartako beste enpresa bateko lanpostua hartu eta han gelditu zen lanean hil arte. 1923an, Zarautzen ezagutu zuen Pakita Izagirrekin ezkondu eta, bikoteak, 4 seme-alaba izan zituzten. Aitzolek sortutako "Euskaltzaleak" elkartea gauzatzen lagundu zuen, bere garaiko ekintza politiko eta kulturaletan parte hartuz eta 2 urtez haren buruzagia izatera heldu zen. Arrasaten, 1927an ospatu...