Ohitura eleberria eta eleberri modernoa: Txomin Agirre eta euskal literatura
Ohitura Eleberria: Ezaugarriak eta Testuingurua
Ohitura eleberria XIX. mendearen bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldiari dagokio.
Ohitura Eleberriaren Ezaugarri Nagusiak
- Erro erromantikoa duen eleberria da. Ohituren ikuspegi sentibera du, eta, ondorioz, galtzeko edo aldatzeko arriskuan diren ohiturak aipatzea gustatzen zaio.
- Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz ari da, idealizazio nabariz hornituz.
- Erlijio katolikoaren pisuak leku zabala hartzen du.
- Deskriptiboak dira, trama edo korapilo ahulekoak. Kontalari orojakilea dute.
- Idazleek euskal kontzientziak bultzatuta idazten dute.
Eleberrilaririk onena Txomin Agirre izan zen.
Txomin Agirre (1864-1920): Ohitura Eleberriaren Maisua
Txomin Agirre Ondarroan jaioa...