Euskal liburugintza XIX. mendean eta XX. mendeko olerkariak eta bertsolariak
GAIA: Euskal Liburugintza XIX. Mendearen Amaieran
Nolakoa zen euskarazko liburugintza duela 150 urte?
Erabat erlijiosoa zen. Poesian batzuetan amodiozko bertsoak eta kopia jostalariak idazten ziren, eta prosan elizgaiak nagusitzen ziren. Hitz lauko alorrean, aparteko garrantzia eduki zuen nobelagintzak.
Prosa ez erlijiosoaren artean zeintzuk nabarmentzen dira?
- Joan Antonio Mogel: Peru Abarka elkarrizketa liburua.
- Joan Batista Azkonagerra: Atheka gaitzeko oihartzunak.
- Joan Piarres Duvoisin: Baigorriko zazpi Liliak.
- Joan Batista Elizanburu: Piarres Adame.
Nor da Txomin Aguirre?
Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen koperatu igaro arren, Ondarroan jaio zen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen eta hura bezala abadea. Gizon apal eta langilea, euskarazko