XVIII. mendeko iparraldeko euskal idazleak eta prosa
XVIII. mendeko iparraldeko idazleak
Sara: iparraldeko euskal literaturak ez du XVIII. mendean aurreko mendeko adina garrantzia erdietsiko. Ez da idazlerik falta; elizgizonak gehienak dira, baina ez dago Saran izandako moduko talderik. XVIII. mendean goraberak handiak izan ziren.
Borboiek agintzen zuten Iparraldeko euskal herrian, baina Frantziako Iraultzak gerrak eta liskarrak ekarri zituen alde batetik, eta foruen desagerpena bestetik. Estatu frantses berriak antolamendu berria jarri zuen iru probintzietan.
Ilustrazio garaia zen; arrazoia nagusitu zen, zientzia eta teknika bultzatuz. Ideia hauek ordea ez ziren zabaldu Iparraldeko euskal idazlen artean; obra gehienetan erlijioa da gai nagusia.
Joanes Etxebarri, Sarako idazlea
Jesuitetan ikasi zuen...