Zentsura mozioa, konfiantza kuestioa eta lege mailako arauak: laburpena
ZENTSURA MOZIOA
Gobernuan dagoen ekipoa edo taldea kentzea, modu ez natural batean. Zentsura mozioaren helburua, gobernuan dagoen lan taldea bertatik kentzea da, hau da, gobernuaren amaiera ez naturala lortu nahi dugu. Naturala izango litzateke 4 urte pasatzea eta hauteskundeak ospatzea. Ekimena oposizioko alde batek edo batzuek hartzen dute. Kontstituzioak esaten digu, zentsura mozioa aurkezteko, kongresuko %10 gutxienez babestu behar duela, eta baita ere eskatzen da, presidentea izango litzatekeen hautagai bat proposatu behar dela. Bi baldintza hauek betetzekotan, zentsura mozioa martxan jarriko da, eta jarraian kongresuan eztabaida bat irekiko da, sesioa ospatuko da. Eztabaida hortan presidentea izan nahi duen hautagaiak, batetik zergatik...