Foruak eta Liberalismoa: Karlistaldiak eta Foruen Deuseztapena
GAIA. FORUAK ETA LIBERALISMOA: GERRA KARLISTAK ETA FORUEN DEUSEZTAPENA
EUSKAL FORUAK
Euskal lurraldeen antolakuntza
Erregimen foralak, nahiz eta probintzia ezberdinen artean berezitasunak egon, Nafarroako Erreinuari, Gipuzkoako eta Arabako probintziei eta Bizkaiko Jaurerriari nolabaiteko autonomia maila bat ziurtatzen zien.
Foruen kontzeptua
Foruak euskal gune politikoak antolatzeko legeak ziren. Lege batzuk idatzita zeuden eta batzuk ez (idatzi gabekoak). Idatzitako legeen artean Batzarretan hartutako erabakiak edo Gaztelako erregeak bidalitako aginduak eta hiribilduak eta hiriak sortzean emandako hiri gutunak (eskumenak) zeuden. Eskubide horiek antzinako askatasunean zeukaten jatorria, estatua edo koroa garatu gabe zegoen garaietan. Guzti hauen...