La Lucha de Clases (1896): Bizkaiko Meatzarien Greba Deialdia
LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)
Testuaren Identifikazioa eta Jatorria
Izaera eta Edukia
Testu hau La Lucha de Clases astekariko artikulu baten zati bat da. Izaerari dagokionez, lekukotasun testua da, manifestu itxura duelako. Edukia politiko-soziala da, meategietako langileen bizi-baldintzak kritikatzen direlako eta egoerari aurre egiteko neurri politiko bat (greba bat) proposatzen dutelako.
Jatorria eta Kronologia
Lehen mailako iturriko testua da, garai hartan bizi izan zutenek idatzi zutelako. Testua 1896ko maiatzaren 23an argitaratu zen Bilbon. Kronologikoki Berrezarkuntza Garaian kokatzen da, zehazki Maria Kristinaren Erreginaordetzan (1885-1902). Momentu horretan, Espainia Kubako Gerran murgilduta zegoen, eta Nazionalismoa...