Errestaurazioa (1875-1923): Konstituzioa, Nazionalismoa eta Langile Mugimendua
1876ko Konstituzioa eta Errestaurazioaren Oinarriak
1876ko Konstituzioaren sarrera eta artikulu batzuk ditugu aztergai. Dokumentu historikoa, lehen mailakoa, publikoa, politikoa eta juridikoa da.
Konstituzioaren Sorkuntza eta Ezaugarriak
- 1875ean, Cánovas del Castillok adituen batzorde bati deitu zion Konstituzioaren aurreproiektua idazteko (berak ere ekarpenak egin zituen).
- 1876ko urtarrilean onartu zuten sufragio unibertsalez hautatutako Gorteek, eta maiatzaren 24an testu definitiboa onartu zen. Alfontso XII.ak berretsi ondoren aldarrikatu zen.
- Ekainaren 30ean argitaratu zen.
- 1845eko Konstituzioa baino aurreratuagoa eta 1869koa baino kontserbadoreagoa da.
1931. urtera arte egon zen indarrean, baina 1923-1931 urteen artean Primo de Riveraren diktadura...