Prezipitazioak, higadura, sedimentazioa eta ibai-, uharte- eta isurketa-uren ezaugarriak
Prezipitazioak
Hodeietatik erortzen den ur likido edo solidoa da. Aire beroa eremu hotzetara heltzen bada, lurruna kondentsatu egiten da eta hodeiak sortzen dira. Hodeiak eremu hotzetara doaz eta ur-tantak hazi eta pisua hartzen dute. Aireak ur-tantei eusteko indarra ez duenez, lurrera jausten dira tantak, euri, elur edo kazkabar moduan.
Higadura
Uraren edo/eta haizearen eraginez arrokak gastatzea edo haustea da.
- Askatzea: Urak edo haize lasterrak arroka partikulak askatzea.
- Urratzea: Urak eta haizeak daramaten partikula solidoek arrokaren gainazala jotzen dute, eta arroka higatzen da.
- Garraioa: Partikulak tokiz aldatzea.
- Garraio kimikoa: Partikulak uretan disolbatuta.
- Garraio fisikoa: Urak eta aireak arrastaka, biraka, saltoka, flotatuz.
- Bat-bateko