Baserri-paisaia: kostaldea, mendialdea eta Kanariak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 12,38 KB
Kostaldeko baserri-paisaia (Mediterraneoa)
Mediterraneo itsasoaren kostaldea eta kostalde-aurrea, Guadalquivir harana eta Balear uharteak hartzen ditu. Zona horretako inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du Mediterraneo itsasoaren kostaldean. Klima itsas eragineko mediterraneoa da eta udan prezipitazioak oso urriak izaten dira.
A) Nekazaritza-egiturak
- Biztanleria oso ugaria izan da tradizioz, baina gaur egun asko murriztu da nekazari-exodoaren eraginez. Populatze sakabanatuak pilatzearen joera du, kostako baratzeetan izan ezik.
- Ustiategiak hainbat tamainakoak dira. Inguru ureztatuetan minifundioa da nagusi. Lehorreko lurretan, ustiategiak txikiak eta ertainak dira Valentzian eta Murtzian; ertainak Katalunian eta handiak mendebaldeko Andaluzian.
español con un tamaño de 6,36 KB
catalán con un tamaño de 3,15 KB
gallego con un tamaño de 2,28 KB