Erdi Aroko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB
Gizartea eta Erlijioa
- 14. Miles christi: Kristoren soldadua. Elizak burutu zuen zaldunen etxekotze prozesuaren testuinguruan sortutako kontzeptua, zaldunak elizaren eta erlijioaren babesle zirela irudikatzeko.
- 15. Ordena militarrak: Gurutzaden testuinguruan sortu ziren ordena erlijiosomilitarrak. Militarizatuta zeuden eta monjeen erregela jarraitzen zuten zaldun taldeak ziren. Ezagunenak Tenplarioak izan ziren.
- 16. Gurutzada: Aita Santuak bultzatutako kanpaina militarrak, kristautasunaren “etsai”-en aurka zuzenduak. Ezagunenak XI-XIII. mendeetan Palestina eta Siriara bideratu zirenak izan ziren, musulmanen aurka.
- 17. Hiru ordenen teoria: Feudalismoa justifikatzeko XI. mendean sortutako teoria. Horren arabera, gizartea elkarlotuta zeuden hiru