Fisika: Higidura Periodikoa, Uhinak eta Optika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,88 KB
Higidura Periodikoa eta Oszilakorra
Higidura periodikoetan, T denbora-tarte jakin baten ondoren, beti, x, v eta a bektore-aldagaiek balio berdinak hartzen dituzte; denbora-tarte honi (T) periodoa deritzogu. Mota honetako higidura ikus dezakegu, besteak beste, erloju-orratzetan; segundoak markatzen dituen orratzak, adibidez, t=1 minutuan balio berdinak hartzen ditu x, v eta a bektoreetan (eta orduro errepikatzen da).
Higidura bibrakor edo oszilakorretan, gorputzak, mugimendu periodikoa izateaz gain, oreka-puntu batetik alde batera eta bestera higitzen dira, oreka-puntu (O) hori higiduraren zentrotzat hartzen delarik. Honen adibide da, esaterako, erloju zaharren pendulua; y ardatzaren alde batetik bestera higitzen dira modu konstantean.
español con un tamaño de 13,4 KB
catalán con un tamaño de 7,6 KB