Ekonomia: ekoizpen-baliabideak, enpresa-etekina, forma juridikoak, aurrezkia eta inbertsioak
1. Ekoizpen-baliabideak, Enpresa-etekina, Forma juridikoa
1.1 Ekoizpen-baliabideak
Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako elementuak.
- Natura-baliabideak: Jatorria naturan dutenak (lurra, egurra…). Ordaina: Alokairua.
- Lana: Ekoizpen-prozesuan, giza jarduera fisiko edo intelektuala. Ordaina: Soldata.
- Kapitala: Enpresak dituen gauza fisikoak (dirua, makineria). Ordaina: Interesa.
Errenta: Ekoizpen-baliabide bat erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa da. Jatorria kapitalean du.
1.2 Enpresa-etekina
Enpresa-etekina (Ee) produktuaren salmentarekin lortutako diruaren (Sarrera Guztiak - SG) eta ekoizteko behar diren guztizko kostuen (Kostu Guztiak - KG) arteko aldea da. Formula: Ee=SG-KG
Ekoizpen-kostua: Ondasun edo zerbitzu...