Enpresen Forma Juridikoak eta Marketing Mixaren Oinarriak
Enpresaren Forma Juridikoak
Enpresa bat sortzerakoan, hainbat alderdi garrantzitsu hartu behar dira kontuan:
- Erantzukizuna: Mugatua ala mugagabea izan daiteke. Mugatua denean, jabeak enpresaren zorrei bakarrik jarritako kapitalarekin aurre egin behar die; mugagabean, berriz, bere ondare osoarekin erantzun behar du.
- Pertsonalista edo kapitalista: Pertsonalistan, enpresan parte hartzen duten pertsonen ezaugarriak garrantzitsuak dira (adibidez, bi informatikarik negozio bat sortzen dutenean), eta enpresatik ateratzea (zure partea saltzea) zailagoa da. Kapitalistetan, jabearen betebeharra kapitala jartzea da gehienbat eta, beraz, akzioak saltzea askoz errazagoa da.
- Zerga: Sozietateen Zerga (merkataritza-sozietateak direnak) edo PFEZ ordaintzen den